Asier Serrano martxan berriro

7 martxoa, 2003


Asier Serranok bira bati ekingo dio hurrengo egunetan. Zenbait hilabete abesti berriak konposatzen igaro ostean, tauletara bueltatuko da musikari eibartarra. Bira honetan “Ez esan inori” diskoa aurkezten jarraituko du. Kontzertuotan udaberrian grabatuko duen hurrengo diskoko zenbait kantu ere entzun ahal izango dira. Formatu elektrikoan eta indarberriturik datorkigu oraingo honetan. Bere ondoan, eskenatokian, Ander Izeta, Antxon Sarasua, Alberto Garzia eta Josu Monje izango ditu lagun.Azken honek Jon Maza orain arteko bateriajolea ordezkatuko du. Monje ezaguna da Doctor Deseo eta beste hainbat taldetan aritzeagatik.
Martxoak 14 : Añorgan, martxoak 15 : Mungian, martxoak 28 : Galdakaon, apirilak 4 : Otxandion, apirilak 5 : Oreretan.
Ondoren Elorrio, Hernani, Gasteiz, Bilbo eta Eibarren.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com