Vous êtes ici : Accueil Artistes Alex Caporuscio

Alex Caporuscio

Besteak beste Albert Collins, Johnny Winter eta Stevie Ray Vaughan bezalako maisuek irekitako bideari jarraitzen zaio Alex Caporuscio. Italian bere taldea osatu zuen 1991n, Espainiara egin zuen 1995ean, eta berehala hasi zen Madrilgo zirkuituan barrena bere dohainak erakusten. Alex, abeslaria eta gitarra jotzailea, 1973an jaio zen Londresen, ama espainiarra du eta aita italiarra. Sei urte zituenean sei haritako musika tresnen munduan egin zuen sarrera aitona, “Celtys” taldeko abeslaria eta gitarra jotzailea, Espainiako musika folklorikoaren esparruko artista handien laguntzailea, lagun zuela. Hamabost urte zituenean, John Lee Hookerri lehenengoz entzun zionean, mundu berri bat deskubritu zuen Alexek. Luze gabe aditu zuen deia, eta besteak beste, B.B. King eta Albert King handien bluesak ikasi zituen azkar. Gitarra elektriko bat erosi eta Bluesari emandako taldeetan jotzen hasi zen. Oinarrizko eskarmentuaren jabe, "Alex & the Boll-Weevils" taldea sortu eta Erroma, Napoli, Bolonia eta Florentziako plazetan jo zuen,

 

            Artista honen curriculum oparoan musikari laguntzaile kopuru handi bat bereizten dugu, maila handiko laguntzaileak, tartean, Steven Adler (Guns'n'Roses), Ñaco Goñi, Noel Soto, Velma Powell, Javier Vargas, Amar Sundy, Red House…

 

Gaien interpretazioan aditzen diren hotsak granitozkoak dira, indar handikoak. Hark sortutako gaiek, gustu handiko konposizioek, eta bertsioek –Blues moldetik Rock generora, Funk atomikotik eta Stevie Ray eta ZZ Top taldeen hard boogie texastarretik igaroz– osatzen dute errepertorioaren oinarria.
Gaur egun Javi Vacas baxu jotzaileak (erritmo-oinarria) eta Antonio Álvarez “Pax” bateria jotzaileak (Biak ala biak La Vacazul, Reyes del KO, Tresmil Hombres taldeetako kideak) osatzen dute hirukotea.

 

Halaxe dio tokiko egunkari batek: “Musikari bikaina, hatz-higidura harrigarriarekin, gitarra besoaren luzapena, gorputzaren atala, balitz bezala erabiltzen du. Musikaren malabarista petoa, harena, batzuetan, erakuskeria hutsa dela pentsa liteke, birtuositate edukirik gabea, baina sentsazio hori berehalakoan baztertzen da jotzen duen guztiaren aurrean ipintzen duen gogoa eta bizitasuna ikusirik. Musikari aparta, bistakoa da. Eta horri guztiari sekzio erritmiko erabatekoa, eragin handikoa, gehitzen bazaio, bikain koipetutako makina baino egiazko gurdi blindatu bihurtzen da talde hau, Rhythm 'n' Bluesaren zapalgailu.

 

http://www.myspace.com/alexcaporuscio

Disques: