Aldapeko Basque Latin Jazz

24 ekaina, 2021

Erritmo alaiek aldaka astintzera gonbita egiten duten
bitartean, euskal dantza herrikoiak mundutik bidaian irudika ditzakezu. Geltoki
bakoitzean, jantziz, mintzoz eta ohituraz aldatuaz, bertakoengandik ikasiz eta
erakutsiz ere. Gure betiko doinuak izaten jarraitzen dute eta aldi berean,
berriak zaizkigu. Inoiz Euskal Herrian izan ez denarentzat eta bertako abestiak
ezagutzen ez dituenarentzat, latindar kutsuko doinu gozoak irudituko zaizkio.
Euskaldunok, ordea, inoiz irudikatu ez dugun edertasun berri batez sumatuko
ditugu ustez zaharkitutzat zituen doinu guzti haiek.

 

 

Ideia zoro honen eta konposizio eta grabaketa prozesuaren
eragile nagusia Imanol Iribarren
piano eta tronboi jole gaztea da. Donostiako jazzaldian Reunion Big Band, Flan
de Mono edota Gonzalo Tejadaren taldean arituta, 2017an eman zion hasiera Aldapeko Basque Latin Jazz izeneko ekimen
honi Imanolek, Herbehereetan zebilela, Rotterdameko Codarts, University of the
Arts kontserbatorioan, euskal doinu eta erritmo latinoen uztarketa arakatuz.
Bertan landutako jazz eta inprobisaketako masterraren amaierako azterketarako
sortu zuen, hain zuzen ere, Aldapeko Basque Latin Jazz taldea, jatorri
ezberdineko musikari gazteen nahasketa eginez ideia zirraragarri horren
inguruan. Hala nola Imanolen pianorekin batera, Patricia Mancheño: Baxu elektrikoa. 
Manu Pinzón: Bateria.  Eva
Catalá
: Kongak eta perkusioa.  Peio Irigoien: Txistua, dultzaina eta
tronpeta.  Asier Ardaiz: Tronpeta.  Alvaro Jarauta: Tronboia.  Iñigo
Corao
: Tronboia. Imanolen tankerako eta jakinmin eta talentuz betetako
musikari gazte sorta ederra. Emaitza horren gustukoa izan zuten, denok
ekimenarekin aurrera egitea erabaki zutela. Eta azkenik, hemen da grin horren
emaitza, Victor Sanchez-en kontrol teknikoen pean 2021ko Otsailean
Donostiako Elkar Estudioan grabatutako “iri
barrenetik
” estreinako disko honen bizitasun koloretsua inoiz baino
freskoago eta kitzikagarriagoa sentitzen da une itxaropentsu honetan.

 

 

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com