Vous êtes ici : Accueil Artistes Alberto Arteta Group

Alberto Arteta Group

Alberto Arteta bere promozioko lehendabizikoa izan zen Pablo Sarasate Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, eta Amsterdamen osatu zuen bere prestakuntza; han ere nabarmendu egin zen eta Dick Oatts, Dave Douglas eta Don Menza bezalako maisuen eskutik eskolak jasotzeko aukera izan zuen. Bidean jartzea baizik ez zitzaion falta, eta bide horretan lehen urratsak egiten eman ditu azken urteak. 2014an kaleratu zuten BAT , Alberto Arteta Group izenarekin argitaratutako lehen lana; orduz geroztik, ongi egina dagoena estimatzeko eta programatzeko prest dauden espazio guztietan, horrelakoak ere egon baitaude, ibilia da talde hau, aitzindari gisa ibili ere. Harrera ona egin zioten diskoari, eta beraz, zentzuzkoa denez, haren ondorengoa da The Legacy hau.

 

Disques: