Victor Anton Group

Victor Anton gitarra jotzaile eta musikagile zamorarraren ekimenari jarraiki sortu zen Victor Anton Group. Lagun onez eta musikari bikainez inguratu zen jatorrizko konposizioak interpretatzeko, Motion lana, bakarlari gisa osatu duen aurreneko diskoa, erakusgarri. Taldea Musikeneren, Euskal herriko Goi-mailako Musika Ikastegiaren, esparruan sortu zen, bertan ondu zituzten aurreneko konposizioak, eta bertan egin zituzten aurreneko saioak.

Jazz musikak betiko hizkuntza une oro berritzea eskatzen du, betiko mintzaira gainditu beharra baitago gaiak eraikitzeko eta musikarien artean komunikazioa sustatzeko bide berriak jorratzeko. Horrexegatik, hain zuzen ere, betiko jazzetik eta dedoparen hizkuntzatik edaten dute proiektu honetara bildutako gai originalek, baina aldi berean, gure garaiko jazzarekin eta baita rockarekin ere zuzenean uztartzen dituzten osagarri berriak bilatzen dituzte.

Boskotearen formatuarekin aurkezten da: saxo altua, gitarra elektrikoa, pianoa, kontrabaxua eta bateria. Formatu klasikoa da jazz musikaren esparruan, baina sonoritate berri batzuk eta elkarren artean jarduteko modu berriak bilatzen ditu.

Blue Mood

 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com