Txuma Murugarren

Txuma Murugarren Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen hitzen egilea izan zen 90eko hamarkadan. Hiru disko grabatu zituen taldeak eta 2000.urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik bost lan luze kaleratu ditu, Marjinalia orain arteko bilakaeraren sintesi gisa uler daiteke , bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria… inoiz baino lirikoago agertuz.
Larrialdietako irteera liburua (Paper Hotsak, 2006) argitaratu du, ostegunero Berria egunkarian idatzitako artikuluen bilduma.

B aldeko kantuak, bere bakarkako seigarren lana 2010. urtean kaleratu ostean Angel Unzu musikariarekin batera 14 abesti eta hamahiru istorio txiki disko partekatua argitaratu ondoren bere azken luzea Zerbait ari da gertatzen, hor  2016. urtean kaleratu zuen.

Entzun : Dirua falta denean

Entzun: Proposamena.

Entzun: B aldeko kantuak.

 

Txuma Murugarren (Errenteria, Gipuzkoa, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen hitzen egilea izan zen 90eko hamarkadan. Hiru disko grabatu zituen taldeak: Sasoi Ilunak (Oihuka, 1991), Herri xumeak (Oihuka, 1993) eta Harakina (Oihuka, 1998). Azken diskoaren aurkezpen kontzertuen ondorengo geldiunea baliatu zuen Murugarrenek bakarkako ibilbideari ekiteko. Nere leihoak (Oihuka, 2000) grabatu zuen lehenengo, eta ondotik beste lau disko etorri dira: Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2002), Gauak, neskak eta maletak (GH, 2003), Nire anaiaren kotxeko argiak (GH, 2004) eta Marjinalia (GH, 2007). Azken bi diskoen arteko tarte horretan ez da geldirik egon Murugarren. Lauaxetaren omenezko Ehungarrenean hamaika (GH, 2005) lan kolektiboan parte hartu ondoren, Rafa Rueda eta Pettirekin partekatutako disko bat kaleratu du, Hauxe (GH, 2006), eta Larrialdietako irteera liburua (Paper Hotsak, 2006) argitaratu du, ostegunero Berria egunkarian idatzitako artikuluen bilduma. Halaber, Mathilde maitatzeko modukoak literatur eta musika ikuskizuna ondu du Julen Gabiria idazlearekin eta Donostian estreinatu du 2007. urtean, beste zenbait herritan eman aurretik.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com