Travellin´ Brothers

 
Travellin’ Brothers, izenak berak dioen bezala, talde familiarra da eta, esan gabe doa, bidaiaria, aldakorra gutxi bezala, eta horrek guztiak aukera eman dio estatuko jaialdi, klub eta areto handi guztietan jotzeko eta Europako herrialde askotan (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Portugal…) birak eta itzuliak egiteko. Inoiz alderik alde igaro du ozeanoa AEBetan jotzeko. Musikaren alorreko eskarmentu handiko taldea da, eta taldekideek batez beste 35 urte baino ez duten arren, 600 emanalditik gora eskaini ditu eta seigarren diskoa aurkeztuko du 2014ko otsailean.  Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikarien aurrean gaude, kalitate eta baikortasunez beteriko taldearen aitzinean. Bizitzaren eta musikaren ospakizunak dira talde honen emanaldiak!

2014. urtean kaleratu dute Magnolia Route. bertan azken urteetan erabili dituzten formatuak erakusteaz gain, taldearen heldutasuna nabari geratzen da.
 http://www.youtube.com/watch?v=i1oXMEiDAyw&feature=player_embedded 
Entzun: Magnolia Route
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com