Tommy Caggiani Therion Project

Tommy Caggiani salbuespena da jazzaren munduan. Jatorriz italiarra, munduko hainbat tokitan bizi izan da: Hego Amerikan, Estatu Batuetan, Belgikan eta, azken honetan, Penintsulako hainbat lekutan. Hortaz, musika kultura askotatik edana da, eta bera bezalakoa da bere musika: eklektikoa, heterogeneoa, erritmo eta soinuetan aberatsa, eskuzabala, baikorra, bizia eta alaia; bizitza ospatzen duen doinua, hitz gutxitan.
30 diskotan baino gehiagotan grabatu eta gero, berea duen “TOMMY CAGGIANI THERION PROJECT” proiektuari ekiteko erabakia hartu du  Caggianik. Berak onduak dira gai guztiak. Lan honetan agerian uzten du bizitzaren aurrean duen jarrera, agerian uzten ditu bere eskarmentua eta egindako bidaiak, eta agerian uzten du lortu egin duela erritmo etnikoen eta jazzaren inprobisazioaren arteko benetako ezkontza.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com