The Lucilles

Taldeak Lucille du aitzindari, Madrilen bizi den modelo eta abeslari mexikarra. Era berean musika beltza eta rock&roll zale Aldo Cavaleiro musikari eskarmentudunaren parte hartzearekin osatzen du bikoteak bere itxura. Elkarrekin ari dira biak “original 60’s Soul” proiektua aurrera ateratzen, Amy Winehouseren estiloari jarraiki, soularen garai oneneko doinuak gaurkotzeko ideiarekin. Bikoteari musikari zaildu eta bihoztun batzuk batu zaizkio guztien artean The Lucilles osatzeko. The Lucilles izenak omenaldia egiten dio Little Richarden gai bati, taldeko abeslariak gustukoenetakoa duen gaiari hain zuzen. Gaur egun rhythm&soul banda sendoa da, eta nola jatorrizko gaien hala bertsioen bidez musika beltzaren esparruko maisuei egiten die omenaldi –Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Etta James, Tina Turner, Sam Cooke, Jackie Wilson …–.
Taldearen lehenengo diskoak, Sweet Soul Music Vol. 1, soularen historiaren gai klasikoak –batzuk bertsio gutxi gorabehera ortodoxoak dira eta bestetzuk ez hain ezagunak eta ukitu pertsonalagoekin– eta kutsu klasikoko baina taldeak osatutako gaiak biltzen ditu. Joss Stone, Esperanza Spalding, Eli Paperboy Reed eta lehen aipatutako Amy Winehousek irekitako bidean ari da aurrera egiten The Lucilles, eta bere hondar-alea jartzen ari da soul klasikoa gaurkotzeko ahaleginean.  
Northern Exposure da taldearen bigarren diskoa

mp3
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com