Special 20

SPECIAL 20 taldeak bost musikari biltzen ditu, bostak afroamerikar, jazz, r&b, soul, r&r, eta bereziki Blues musika moldeen aurreko maitasun zoroak jota. Taldea 1998. urteaz geroztik ari da Special 20 izenarekin, baina taldekideek ia hogei urte daramatzate musikaren munduan, bakoitza bere taldean, guztiak afroamerikar tradizioko estiloa lantzen duten taldeetan, esate baterako, Chocolate blues Express, Los Secos, Riff, Los Garduños eta beste batzuetan.
Someday da Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitara emandako lehenengo lana, berek sortutako abestien aldeko apustua egiten duen grabazioa, non hainbat estilotako hotsak nahasten diren: musika afroamerikarra, bluesa, funka, soula, swinga, jazza, eta baita 30. urteetako musika moldeekiko keinuren bat ere. Jatorrizko gaiez osaturiko disko bat da, denak ingelesez idatziak; abestiok istorioak kontatzen dizkigute, generoko artisten edozein diskotan entzuteko moduko istorioak eta abestiak.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com