Sharon Stoner

Sharon Stoner taldea, 2001.urtean osatu zen Oñatin. Hiru partaideek
beste hainbat taldetan aritutakoak ziren (Serial Number, Klorophila…)
eta hasiera batean besteen bertsioak egiten bazituzten, laster murgildu
ziren euren kantuak konposatzen eta jotzen.
2003. urtean Euskadi Gazteako maketa lehiaketan modu onean partu hartu
zuten eta hurrengo urtean I. Danbaka lehiaketako irabazleak izan ziren.
2006an Bilbo Hiria lehiaketan euskal talderik onenaren postua lortu
zuten eta IV. Azkena Rock Jaialdian parfte hartuko dute Pearl Jam-kin
batera.
3000 bira da euren lehenengo diskoa
Sharon Stoner dira: Iñigo Ibarrondo (baxua eta ahotsa), Mikel Zarketa (gitarra) eta Egoitz Olalde (bateria)

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com