The Reverendos

Reverendos 1997. urtean osatu zen Igor Garciaren (ahotsa eta pianoa) eta Alvaro Martínezen (gitarra) eskutik bluesaren hots zaharrak berreskuratzeko eta eurak erakartzen zituen estiloak utzitako hutsunea betetzeko, 40. eta 50. urteetako beltzen musikak, Kaliforniako mendebaldeko kostaldeko bluesaren hotsak, rockabillyak eta swingak eraginda, baita T-Bone Walker eta Freddie King musikariek eraginda ere. The Hollers taldetik etorria zen Igor, eta Bullyson Blues Band taldetik Alvaro. The Blue Spirits izan zen taldearen lehenengo izena, baina gero Reverendos izena egin zuen bere. Sekzio erritmikoan aldaketa ugari egin ostean, taldeak bila zuen oreka aurkitu zuen Victor Martinekin (Temblores) kontrabaxuan eta Javi Caballerorekin (Jukebox Rackett) baterian. Reverendos taldeak bi disko ditu kalean: “Retro Blues” (2004) eta “Back In Town” (2007). Sarrera egin dieten izar askoren artean ezin aipa gabe utz daitezke Robert Cray, Jerry Lee Lewis eta Pinetop Perkins.
Entzun : Bilbao, LA
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com