Usted está aquí: Inicio Artistas Petti Hemeroteca Título

Título

Petti eta Barrence Whitfield, The Bloodyhotsak taldearekin batera, kontzertua eskaini zuten atzo iluntzean Amaia Antzokian. Jendeak asko gozatu zuen.


Iturria: Mondra berri
Eguna: 2010/02/28
K.C.- 2010/02/28

 

Rock & rolla nagusitu zen atzo Petti eta Barrence Whitfieldek eskainitako kontzertuan. Iluntzeko 20:00etan igo ziren eszenatokira eta jendeari nahi zuena eman zioten. Beratarrak eta bostontarrak, rockaz betetako errepertorioa ekarri zuten eta udan elkarrekin grabatutako Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks diskoko abestiak jo zituzten.

 Biak dira esperientziadun musikariak eta behin baino gehiagotan egin dute lan beste musikariekin batera. Bakoitzak rockaren bere ikuspegiaz, bat egiten dute lan honetan. Biez gain, Joseba Irazoki gitarrista, Iñaki Guantxe bateria jolea, Beñat Irurreta baju jolea eta piano jole bat izan ziren eszentokian. Barrence Whitfield eta Petti & The Bloodyhotsaks diskoan, Pettik bere bost kantu aukeratu zituen bertan sartzeko eta Whitfieldek, ostera, klasikoen bidetik jo eta bost bertsio aukeratu zituen.

 Jendeak oso ondo pasatu zuen eta musikariek, hasieratik lortu zuten publikoa erakartzea. Rock & rollak eman zion ukitu berezia atzoko iluntzeari eta txalo zaparrada ugari izan ziren musikari guztientzat.