Usted está aquí: Inicio Artistas Mojo Hand

Mojo Hand

Orain arte egindako ibilbide laburrean, talde donostiar honek Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea 2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Gorka Azpiroz (ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).

Izan ere, entzuten duenarentzat, egilearen arima eta gogo bizia dira Blues disko bat benetan interesgarri egiten dutenak. Artifiziorik gabe, a priori horren erraza dirudien baina funtsean hain zaila den Bluesa jotzea da helburua, ez besterik. Mojo Hand bandak, Euskal Herritik, ezin hobe betetzen du baldintza hori. Zalantzarik gabe, urrutira iristeko hautatuen artean kokatu beharreko banda dugu.

Discos: