Usted está aquí: Inicio Artistas lauaxeta 2005 Hemeroteca Lauaxeta eta hamaikaren Fan Kluba Espaloian

Lauaxeta eta hamaikaren Fan Kluba Espaloian


Han ziren aspaldiko lagun eta ezagun mordoa. Lauaxetaren aitzakiaz, bakoitzak gustuko duen musikaria noiz taulatuko zain; Maider Arregik Gari ikusi orduko, listo, goazen esan zuen barre artean. Edorta Aranak, berriz, nor da hori galdetu zuen Xabi Strubell atera zenean Neskatxu gorriska bati olerki-musikatua abestera. Eta, Pettik egin zuen blusa, ikaragarria! Dena dela, ni Francisekin geratzen naiz eta Mariaren ahizpa, berriz, Txumarekin.

Ehungarrenean Hamaika, Lauaxetari hamaika abeslarik, Edorta Jimenezek eta Argia Gardeazabal aktoreak egin zioten omenaldia, espero nuena baino ederragoa iruditu zitzaidan.

Saioaren amaieran, Ubanek komentatu zuen gauza batzuk oraindik flojo samar daude, baina hori beraren sentsazioa izan zen; azken batean horretan dihardu lanean eta deformazio profesional horrekin aritzen joera daukagu batzuk. Txuma Murugarrenek ere esan zuen, noiz sartu behar ginen asmatu barik ibili gara danok, baina aizue! Niri den-denak primerakoa irudi zitzaidan (ETBko kazetariak kamera aurrekoa egiteko fokoa aldioro pizten aritzea ahaztu ezkero).

Joxe Aranzabalek egin du bere blogeak saioaren kronika eta ez naiz horretan luzatu. Dena dela, Lauaxetari ere bere lanaz gainera, lagun mordoa Espaloira batu izana ere eskertu behar diogu. Sartu orduko lagunak mordoa ikusi nituen eta saioaren amaieran, "banoa" gutxienez hamabost aldiz esan nuen. Hala ere, geratu egin nintzen, pixka batean Itxaro, Maria eta bere ahizparekin. Txuma Murugarrenen autografoa nahi zuen ahizpak eta han joan nitzaion Txumari "aizu, etorri pixka batean; neska talde honek zerbait eskatu behar dizuete". Gustura etorri zen Txuma eta han laga nuen, neu joan ostean ere, hirure neskekin berriketan eta barreka.

Neuk ere badaukat nire autografoa: diskoa erosi eta Francis Diezek abestu zuen Jadetsi-eziña olerki musikatuaren orrialdean autografoa sinatzeko eskatu nion. Lastima izan zen taula gainean ari zela, mikrofonoaren kablea trabatu zitzaiola eskenatokian bereak eta bi egiteko premia sentitu zuenean. "Lasai, Francis, beste bost saio geratzen zaizkizu! Ziur nago, hurrengo ikusten zaituztenek zuzeneko bikainagoa ikusiko dutela oraindik!.

Kontuak kontu Maria Agirren ahizparekin fan kluba egiteko geratu nintzela. Tira ez zen konpromiso oso serioa, baina baliteke neu joan ostean Itxaro Zubillagak, Maria Agirrek eta bere ahizpak Txuma Murugarrenekin akordioaren bat lortu izana.