Kemen Lertxundi

Ondarroako poeta eta musikari gazteak argitaratzen duen lehen lana da Galdutako zubixak. Bi bideak elkar gurutzatu eta lotzen dira bertan. Testuen koadernoan kantuek eta poemek egilearen biografia sentimental moduko bat osatzen dute, giza harreman orotan aurkitzen ditugun sentimenduez hornitua. Diskoan bi formatutan agertzen zaigu; batean, bakarka eta era akustikoan, kapaza da akorde gutxi batzuekin intentsitateaz betetzeko kantuak. Bestean, Ondarroako Garden rock progresiboko taldeko musikarien babesaz, indar melodiko handiko eta moldaketa klasikoez jantzitako pop-rock eremura eta errepideko rock amerikarrera jotzen dute kantuek.
Entzun: Gaur gauez.
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com