Usted está aquí: Inicio Artistas KARIBETIK KANTAURIRA Hemeroteca Venezuelan bizi den Joakin Arregi 'Txe'-ren bertsoekin hasi da 'Paper Hotsak' bilduma

Venezuelan bizi den Joakin Arregi 'Txe'-ren bertsoekin hasi da 'Paper Hotsak' bilduma


Hendaian iheslari moduan bizi eta gero, 1981ean Venezuelara joan zen Zizurkilgo seme hau.

F. I./DV. DONOSTIA

Gaztelupeko Hotsak disketxeak liburu-bilduma bati eman dio hasiera eta, hasteko, Joakin Arregi Txo, aspalditik Venezuelaren bizi den bertsolariaren bertsoak eman ditu argitara. Sortari Karibetik Kantaurira ipini dio izena.

«Helburua ez da ohizko argitaletxeak bezala jardutea. Urtean bi-hiru ale plazaratuko ditugu, baina tartean kanpoko itzulpenak ere bai», adierazi du Soraluzeko disketxeko Xarrak.

Zizurkilen jaio zen Joakin Arregi. Plazaratu Gabeko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 1971n, Ordizian, eta txapela irabazi. «Gaztetan, Peñagarikano, Murua eta Mendizabalekin jardun zen. Haiekin jarraitu izan balu, maila bera izango zuen gaur», adierazi zuen lehengo astean Koldo Izagirrek liburua aurkeztean. Izan ere, idazle honek egin du hitzaurrea. «Hogei urte daramatza plazan kantatu gabe; hala ere, Joakin bertsolaria da», jarraitu zuen Pasaiako idazleak.

ETArekin harremana izan zuelako, Iparraldera egin zuen ihes Arregik. Eta handik, 1981ean, Venezuelara.

Orain publikatu den liburuan ikusten den bezala, Venezuelako baso eta mendiek zirrara galanta eragin zioten baserritar ber- tsolariari, eta sarri eskaini dizkio bertsoak gai horri.

Avila mendikatean

«Posible ote da bi naziotakoa izatea? Baietz diosku Arregik hainbat bertsotan, zuzen nahiz zeharka. Otañori Zizurkilgo baserri aurreko intxaurrondoa zetorkion akordura Pampako onbuaren azpian, Arregi ez da hemengoaz oroitzen Avila mendikatean barrena dabilela, huraxe du bere Aralar edo Auñamendi gogokoena», dio Izagirrek hitzaurrean.

Bestalde, bistan da Xalbador oso bertsolari gustukoa duela. Harixe eskaini dio liburuko lehen bertso sorta.