Usted está aquí: Inicio Artistas Josetxo Goia-Aribe Hemeroteca Musikari bereziak elkartzen dira

Musikari bereziak elkartzen dira


asialdia MUSIKA | AISIA Loyola Media urtarrila 07 Testua: Imanol Ubeda
Josetxo Goia-Aribe saxojole nafarra soinu tradizionalak eta gaurko soinuak ederki uztartzen ari da azken urteotan.
Musika hainbat estilo jorratu ondoren, bere musika sortu eta grabatzen hasi zen aurreko hamarkadan.
Bere lehenbiziko lana *Auñamendi izan zen, Nafarroan barrena halako bidaia musikala, Pariseko hiru musikarirekin grabatuz. Bidaia honek soinu garaikideetara eraman gintuen. Gero, Eunate etorri zen. Lan honetan, Goia-Aribek bere saxoari celloa erantsiko dio, bikote berezia sortuz. Herrimiña* izan zen ibilbide honen hirugarren geltokia. Hemen ere eskarmentu handiko musikariekin elkartuz disko koloretsua lortu zuen eta bertan bere ibildibearen heldutasuna antzematen da.
Laugarrenik, Ilhargi-min izeneko diskoa dugu, Maddi Oihenarten ahotsa nagusiki entzuten delarik. Xiberoko emakume honen ahotsa gehi Goia-Aribek sortu eta konpondutako musika batzen dira bertan. Eta horrekin batera euskal literaturaren zenbait atal musikatu egin ditu, pianoa, saxoa, kontrabaxua eta abotsa lagun.
Los Pendientes de la Reina izenekoa Josetxo Goia- Ariberen proposamen berria da. Bertan musikari bereziak elkartzen dira jazza, musika herrikoia eta garaikidea uztartuz. Errepertorioa Josetxok berak konposatutako piezek osatzen dute.