Hasier Oleaga

Euskal Herriaren luze zabalean antolatzen diren kontzertuetara joateko ohitura duenak seguruenik inoiz egingo zuen topo Hasier Oleagarekin, euskal musikaririk aktiboenetakoa baita berau. Haren ile luzea eta garaiera, bateria jotzerakoan egiten dituen imintzioak eta keinuak, eta agertzen duen grina ez dira oharkabean pasatzen ikus-entzulearentzat.
Gaztea izanagatik, ez da erraza parte hartu duen taldeen edo grabatu dituen diskoen zerrenda zehatza osatzea. Jazzaren arloan bakarrik, haren izena aurkitu dezakegu Nevermind Trio, The Heckler, RS Factor, Kase-O Two Quartets Experience, Sant Pau 44 Quartet, Miguel Salvador Project, Iñaki Salvador Trio, Zafari Project, Teresa Zabalza Quintet, Jeronimo Martin Trio edota Asociación Libre Orquesta-ri lotuta. Baina horrez gain, euskal kantagintzaren izen handiekin lan egin du (Gari, Mikel Urdangarin, Mikel Laboa…) eta gaur egun Ruper Ordorikaren Mugalaris taldeko kidea da.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com