Gonzalo Tejada

Musikeneko jazz esparruko Kontrabaxu eta Errepertorio Klasikoko irakaslea da.  Konpositore gisa obra ugari idatzi, grabatu eta aurrenekoz eskaini ditu jendaurrean, guztiak jazz taldeek eta musika klasikoa jotzen dutenek interpretatzeko. Harizko musika tresnen laukoteek, haize instrumentuen boskoteek, piano eta flauta bikoteek, ganbara-orkestrek, eta Big-Band taldeek jotzeko konposizioak eta konponketak  ondu ditu. Hiru liburu idatzi eta eman ditu argitara:: “Charlie Parker, lenguaje y técnicas de improvisación”,  “Técnica avanzada para el contrabajo de jazz solista” eta  “Keep Walking”
Interpretatzaile gisa jazzaren esparruan egin du bere bidea, eta bertako eta atzerriko bakarlari askori lagundu izan die. Jazz disko ugaritan parte hartzeaz gain, hiru landitu argitaratuta bere izenean: Ziklo 1 (1994), En tránsito (2000) eta Encore (2005).
Bere azken diskoan, Norma Jeane Baker (2010) izenekoa,  Marilyn Monroen garaiko musikari omenaldia egiten dio goi mailako musikariak lagundurik.
mp3
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com