Family Folks

Rubén Xuarezek (Foggy Mental Breakdown, Los High Sierras) eta Bosco Billek
(The Last But One) osatzen dute
taldea, musika tresna asko jotzen dituzten bi musikari ezagunak dira Vigo
inguruan. 2015etik aurrera, Jorge López eta Martín López (The Allnight Workers, Dead)
sekzio erritmikoan lagun zituztela, proiektu bati heldu zioten; abestiak dira
protagonista handiak, eta abesti horietatik guztietatik erdiak aipatutako lehen
bi egilearenak dira. Urteetako eskarmentuaren eta bildutako jakituriaren lagin
txikiak dira, eta horietan ezin konta ahala estilo mota korapilatzen dira
Folkya dutela izendatzaile komuna, euren lehen diskoan maisuki islatu den bezala.
 
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com