Emmanuel Losio

Buenos Airesen sortu zen, 1982. urtean, Emmanuel Losio gitarra jotzaile argentinarra. Gaztetandik hasi zen musika ikasten 2012. urtean Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian (Musikene) jazz alorreko titulazioa lortu zuen arte. 2006. urteaz geroztik Europan bizi den musikari honek proiektu askotan parte hartu du nola Buenos Aires eta Erroman hala Madril eta Donostian. Eskolak ematen ditu, musika konposatzen du eta hainbat talderekin batean jotzen du gaur egun. Orain arte hiru lan diskografiko eman ditu argitara, pop-rock eta jazz-fusion  alorretan eta bakarka osatutako bere aurreneko diskoa  Quartet +” . Entzun : Procedimiento
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com