Usted está aquí: Inicio Artistas Dinbi danba Hemeroteca baxuaren eta gitarraren arteko elkarrizketak

baxuaren eta gitarraren arteko elkarrizketak


Dinbi Danba

Cruce de Cables

Bigarrena du Dinbi Danba Donostiako jazz taldeak Cruce de Cables hau. Lehen entzunaldian, eta aurreko diskoarekin alderatuta, tronpetaren ausentzia da nabarmenena. Askatasun gogoa, baina, horretan dago, askotan laukoa flamenkoaren eremura hurbiltzen duena. Hori nabaria da batez ere diskoaren hasieran, kaxoi eta perkusio flamenkoak modernitatearen totem berriekin nahastuz (Wiki). Interesgarria da oso zenbait artista handiren piezak oinarri hartuta egindako lanak, esate baterako Pat Methenyren The Red One, Methenyren sonoritatea bilatuz, eta apartekoa Led Zeppelinen Stairway To Heaven ahaztezina nola bisitatu duten baxuaren eta gitarraren arteko elkarrizketak sortuz.
Hotsak, www.hotsak.com/Errabal/Dinbi_Danba/

Asier Leoz Berria 2007-04-12