Bide Ertzean

Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere “Dana lanbrotute ikustot” bezelako muntaietan hartzen dute parte. 1998. urtean eratu zuten taldea Joni, Ima eta Karlosek. Ordutik maxi bat eta hiru iraupen luzeko argitaratu dituzte gaur eguneko pop-rock talde indartsua izatera heldu arte Fran Iturbe gitarrajotzailearekin batera. Hasiera hasieratik Kaki Arkarazo agertuko da beraien ondoan produktore eta bosgarren partaide bezela. Kanpoan aritu badira ere azken urte hauetan emanaldi ugari eskaini dituzte alderik alde Euskal Herrian zehar. 2004ko udazkenean kaleratu zuten Esan Bare eta zuzeneko ugari egin ondoren, 2006ko urriaren bukaeran Non dira, seigarren emaitza diskografikoa kaleratu dute.Joserra Senperena pianojotzailearekin aspalditik dira boskote.
2009. urtean, sorreraren hamar urteak betetzen zirela, taldearen  ibilbideari errepaso eginez zuzenko kontzertua grabatu zuten eta dokumental batekin batera Leidor Sessions CD/DVDa argitaratu, horrela etapa bat burutuz.
Ondoren Don Inorrez eta 77 disko enblematikoak argitaratu zituzten, bandaren forma ona erakutsiz.
2016. urtearen ondarrean  Zutaz kantatzeko liburu-diskoa kaleratu zuten 18 urte ondoren taldearen martxari etenaldia eginez
 Entzun: zurekin dantzatu nahiko nuke.
mp3
 
LEIDOR SESSIONS – Graffitti kantua (lehen singlea)

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com