Behi Bi Blues

Aurrez bestelako ibilbideak eginak ziren bi gaztek bluesaren bidean bat egin dute gitarra, ahotsa eta aho-soinua elkartzen dituen proposamen honetan.
Kantaria eta gitarra jotzen Azkaiter Pelox bergararra, hainbat taldetatik pasatakoa. Aho-soinuarekin Gaizka, aurretik “Zuhaitz zatixuak Blues Band” taldean aritutakoa.  Bestelako zertzeladak alde batera utzi gabe bluesaren bidean bat eginda abiatu dira formatu txiki eta erosoan.  Jam saioen filosofiaren jarraitzaile sutsuak dira biak, eta musika lagunekin partekatzea dute helburu.
Azkaiterrek Gaizka jotzera gonbidatu zuenean hasi zen bion arteko harreman musikala.  Maleta handia hartu beharrean, maleta txikia hartzea erabaki dute, formatu txikia eramangarriagoa delako, alderik alde joateko errazagoa; horrela, bi urte luze joan dira elkarrekin kontzertuak eskaintzen, ohiko agertokiez gain, ezkontza ospakizunetan, sagardotegietan,  dendetan, elkartasun gunetan eta herri jaietan…. Era akustikoan eta lotsarik gabe.
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com