Bat Gehio

Diasporan dabilen euskaldun talde batek topo egiten du Bartzelonan 90.hamarkadaren bukaeran.
2002ko irailean Bihar Agian maketa argitaratu ondoren Kataluniako entzulegoaren aurrean aurkezten dituzte euren kantuak Bartzelonako Borne auzoko lokaletan.
Egitasmoa sustraitzen ari da eta taldea Paisos Catalanseko musikariekin sendotuko da.
Baionako Gazte Lehio lehiaketa irabazi ondoren, taldea buru belarri hasi zen lehen disko luzea izango denaren ekoizpenarekin eta hainbat musikariren laguntzaz popa, jazza eta flamenkoa nahasten dituen mestizaia lortuko dute Diaspor han, Ojos de Brujo taldearen kolaboratzailea den Paco Román teknikariaren estudioan grabatua. 2004ko irailean kaleratua

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com