Audience

Audience taldeak bide berri bat irekitzen du “Second Handed” diskoko
kantekin, beren ibilbide propioa. Osotasunez, jarreraz eta inoiz baino
biziago azaltzen delarik taldea. Kitarrak, pianoal, steel guitar-a,
tronpetak, perkusioak, anbiente bereziak,… hau eta gehiago aurki dezakegu
disko berri honetan. Eragin ezberdinetatik edaten duen diskoa, hainbat
lekutako etorria, bai musika mundutik zein zinematik -diskoa John
Cassavettes-i aipua eginez irekitzen dute “A woman under the influence”
abestiarekin. Dudarik gabe, talde bat, disko bat, zuzenekoa eta jarrera bat
zer esana ematen jarraituko duena. Diskoan goi mailako emozioa isladatzen
duten abestiak aurkitzen ditugu. Nick Cave, Jon Spencer, Lamchop, blues eta
soul musika,…zein punk musikaren urgentzia eta rock-ak ekartzen duen
berotasun eta sendotasuna eskeintzen duen taldea; country alternatiboa
delakoaren ikuspuntu aurrerakoi bat, pelikuletarako zaletasuna eta
erreferentzia, crescendoak, berezitasunez beteriko erritmika ezohikoa,…
“Second Handed” diskoan aurki dezakegu talde baten eboluzio argia zeinek
bere musika goitik bera zaintzen duen, musika ulertzeko duten
sentsibilitatea goreneko puntuetara eramanaz. Gero eta jende gehiago
engatzatzen ari den diskoa dugu “Second Handed”. Euskal Herriko musika
eskenak azken urteetan eman duen talderik oparoenetarikoa. Beren bidea
jorratzen dakien taldea dugu Audience.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com