Hemen zaude: Hasiera Artistak Zamarra eta Aterkia

Zamarra eta Aterkia

Xabier Zamargilea nafarraren proiektua da Zamarra eta Aterkia. Ibilbide laburreko hainbat taldetan parte hartu ondoren (Zata, Diot), jazzaren armoniak pop musikaren soinuarekin batzen dituen proiektu honetan eman dio Zamargileak irteera bere sormenari. Lehen urratsak Jorge Abadia jazz gitarrista eta irakaslearen eskutik eman zituen, hark eman baitzion kantuak sortzen jarraitzeko aupada , baina hainbat aldaketa izan eta gero, Manex Albira (gitarra elektrikoa) eta Beñat Artze (perkusioa) musikariekin egonkortu da Zamargilearen proiektua. Haiekin grabatu du Beharbada bai, beharbada ez lehen diskoa, baina grabazioaren ondoren taldea laukote bilakatu da, Miren Aranguren (baxua) partaide berriarekin. 

entzun : Zamarra eta Aterkia

Diskoak: