Hemen zaude: Hasiera Artistak Zaharregia, txikiegia agian Hemeroteka Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna Leioako Kanpusean

Zaharregia, txikiegia agian ikuskizuna Leioako Kanpusean


KIRMEN URIBE, MIKEL URDANGARIN, BINGEN MENDIZABAL ETA RAFA RUEDAK AURKEZTU DUTE EHU-N NEW YORKEN ESTREINATU ZUTEN EMANALDIA

Kantua, poesia eta irudiak uztartuz, arte forma desberdinen salda aurkeztu dute Kirmen Uribe idazleak eta Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal eta Rafa Ruedak musikariek Leioako kanpusean. Ikasle eta ikusle asko gerturatu ziren Areto Nagusira ikuskizunaz gozatzeko. Laster kaleratuko da poema eta musika emanaldi honek bilduko duen disko konpaktu eta liburuxka.

MEDIABERRI/Mikel Carramiñana


Euskadi Irratiak Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe elkarrizketatu ditu ikuskizunaren ondoren, hona hemen adierazitakoaren zati batzuk. Kirmen Uribek azaldu du eszenografiaren izaera “Pantaila irudiekin, jarrera bat da, nola ikusten dugun poesia eta musika, arte klasikoa, dena bat, elkar elikatu egiten duten arteak gure ustez”. Uztarketari buruz “askotan ez dakizu non bukatzen den poema eta non hasten den kanta” adierazi du Uribek. Ikuskizunaren izenburua nondik datorren adierazten “Hizkuntza, herriari buruz, gure buruari buruz. Galdera egitea zer dugun eskaintzeko, gure buruari eta munduari begiratzeko modua bat dela, mundua izendatzeko modua”

Mikel Urdangarinek “Nahi genuen poesia, kantuak bezala tratatzea. Oso gustora gelditu gara zentzu honetan, erronkaren zati hori lortu dugu” ziurtatu du zornotzarrak. Proiektu hau New Yorken aurkeztu zen lehen aldiz.

Kirmen. Lotsa lagunaren historia, beti agertzen den laguna da, baloratu egin behar a beti, jendearekin komunikatzeko duzun aukera horretan ikaragarri baloratzen dugu, beti sartzen da lotsa, hatos hoti, ezkutuko lagun hori, okertu egingo zarela diozuna. Beharrezkoa da ere.


Mikel Losatgabeak bagara, baina publikoki ez behintzat. Abesti bat, “Maite zaitut” gehiegi esaten kostatzen zaion bati buruzko da, “badugu gabezia gure gizarte honetan, gauza biolentoa bilakatu da bada sasoia irekitzen hasteko”.


New Yorkeko kafetegi bat portada izango duen disko-liburua agertzear dago, biltzen ditu poemak kantuak eta marrazkiz betetako liburuxka. Datorren astean aurkeztuko dute Bilbon eta 18rako dendetan egongo dela ziurtatu zuen Urdangarinek