Hemen zaude: Hasiera Artistak Zaharregia, txikiegia agian Hemeroteka Lagun artean adiorik ez, hurren arte baizik

Lagun artean adiorik ez, hurren arte baizik


BILBO. M.A./A.J.

Zaharregia, txikiegia agian disko-liburua oraindik ere hor da, eta, gainera, Arkaitz Basterra zinemagileak lan horren gaineko dokumental bat prestatzen dihardu. Baina, bi urtez plazaz plaza ibili ondoren, “Zaharregia, txikiegia agian”enak, zuzeneko ikuskizun gisa, egin du.

Proiektuan parte hartu dutenak lagunak izaten jarraituko dute, jakina, eta horietako batzuek, behintzat, elkarrekin lan ere egingo dute. Mikel Valverde marrazkilariak, adibidez, Kirmen Uriberekin zerbait egiteko asmoa omen du Durangoko Azokari begira. Bingen Mendizabal eta Rafa Rueda, berriz, dagoeneko lanean ari dira Mikel Urdangarinek seguru asko hil honetan bertan grabatuko duen disko berrian. Baina talde gisa, esan bezala, “Zaharregia, txikiegia agian” bukatu egin da; helburua ondo lortuta, ordea... «Nire ustez, poesia musikarekin elkartu eta jendearengana ezohiko moduan hurbildu dugu; ni, behintzat, ideia horrekin geratzen naiz», esan du Mikel Urdangarinek.