Hemen zaude: Hasiera Artistak Zafari Project Hemeroteka Zafari Project taldeak irabazi du Debajazz

Zafari Project taldeak irabazi du Debajazz


Debajazz

Zafari Project taldeak irabazi du Debajazz talde berrien lehen lehiaketa, eta, horren ondorioz, Debajazz jaialdiari azkena emango dion kontzertuan parte hartuko du bihar, Elgetako Espaloian kafe antzokian, Bill Evans Soulgrass Bandekin batera. Marta Sanchezek (pianoa), Julio Bottik (saxofoia), Francisco Lopezek (kontrabaxua) eta Borja Barruetak (bateria) osatzen dute Zafari Project 2003. urtetik. Sariari esker, 1.500 euro jaso eta disko bat grabatzeko aukera izango du Madrilgo laukoteak. Bill Evansek, berriz, lan berria aurkezteko Euskal Herriko emanaldi bakarra eskainiko du Elgetan, Christian Howes (biolina), Vinny Valentino (banjoa, gitarra), Joel Rosenblatt (bateria) eta Ric Fierabracci (baxu elektrikoa) taldekideekin.