Hemen zaude: Hasiera Artistak Zafari Project Hemeroteka Askatasunaren pentagrametan, Zafaria

Askatasunaren pentagrametan, Zafaria


Debajazz lehiaketa irabazi ostean, Zafari Projectek diskoa atera du, Errabal zigiluarekin.

Pianoa, saxofoia, kontrabaxua eta bateria. Lau musika tresna horiek batuta sortu zen Zafari Project; jazza maite duten lau gazteren musika taldea. Iaz Debajazz lehiaketa irabazi ostean, ekainean lehen diskoa atera zuten. Marta Sanchez madrildarra da pianoan, Julio Botti argentinarra saxofoian eta Francisco Lopez Loque madrildarra kontrabaxuan. Bateria jotzailea bilbotarra da, Hasier Oleaga. Berarekin izan gara berbetan. Jazz talde finkoa osatzea ez da erraza izaten. Kontzertuak edo proiektuak egiten dira asteburu batean kontzertu pare bat egiteko, baina zaila da proiektu iraunkorra egitea. Helburu horregaz jaio zen Zafari Project. Hasieran Borja Barrueta getxoztarrak hartu zuen bateria jotzeko lana. Taldeak maketa bat grabatu zuen eta hainbat kontzertu eman zituen. Eivissako Injuve Jazz jaialdi ospetsuan izan ziren, eta kritika onak jaso zituzten. Debajazz jaialdian parte hartzeko aukera heldu zenean, Borja Barruetak ezin izan zuen. Orduan, Hasier Oleagarengana jo zuten. Ordutik Zafari Projecten dabil bilbotarra. Barruetak taldea beste proiektu batzuk zirela-eta utzi zuen. Izan ere, hau ez da laukoteko kideen proiektu bakarra; talde askotan ibili dira eta dabiltza.

Jazzean talde baten bakarrik aritzea gaitza dela esan digu Hasierrek: «Ez dago horrenbeste lan halako esklusibitatea izateko. Proiektu bakar batekin, oso zaila da dituzun beharrei erantzutea». Oleaga bera pop eta rock munduan ibilia da; besteak beste, Garirekin jo du Zerotik diskoaren zuzeneko aurkezpenetan. Asko gustatzen zaio askotariko musikekin aritzea. Orain gutxi pop-rock uruguaitarra probatu du, bere lagun bati lagunduz: «Asko betetzen nau abestiak egiteak eta ahots bati laguntzeak».

Ortophonk izeneko proiektu pertsonalago bat ere badu. Gaztelupeko Hotsak disketxearen Errabal azpizigiluaren hiru diskotan agertuko da, datozen sei hilabeteetan. Jazzean oso gustura sentitzen dela dio bateria jotzaileak: «Jazzak eskaintzen dizuna, beste musikekin alderatuz, zeharo desberdina da: askatasuna sentitzen duzu jotzeko orduan. Horrek ez du esan nahi edozer egin dezakezunik, baina askatasunean dago gakoa».

«Zu zarena jartzen duzu mahai gainean». Bat-batekotasun edo inprobisazio ugari izaten da jazzean, baina hori baino gehiago da: «Ematen du lau lagun elkartzen direla eta besterik gabe hasten direla; baina gauzak oso lotuta daude. Musika idatzirako eta inprobisaziorako lekua dago. Musika idatzia edo moldaketa denok jo behar dugu».

Inprobisazioa hizkuntzarekin konparatzen du Oleagak: «Lehenengo zure instrumentuarekin lan handia egin behar duzu eta, horretarako, hizkuntza bat ikasi behar duzu: hitzak esaldiak egiteko eta hitz egiteko gai izateko. Horrek guztiak ez du ezertarako balio beste musikariekin bateratzen ez baduzu». Baina bat-batekotasuna oso garrantzitsua da Hasierrentzat: «Jazz kontzertu batean, inprobisazioa izanda bidea, zuk entzuten duzun musika guztia dago hor, momentu horretan. Zu zarena, zu egiten zaituena jartzen duzu mahai gainean, eta dena irteten da; entzun duzun musika guztia: hip hopa, musika klasikoa edo Charlie Parker».

Hasier Oleagak eta haren taldekideek sentitzen duten askatasunaren antzekoa sentituko zuten jazzaren hastapenetan Ipar Amerikako afrikarrek. Handik dator jazzaren sustraia, eta handik Zafari Projecten be-bopa. Jazz mota hori jazzaren sorreran landu zen: «Afroamerikarren lehen iraultza intelektuala da be-bopa. Kotoi zelaietatik ateratzean, kultura izateko lehen aukera izan zutenekoa. Musika horren bitartez adierazi zuten haiek behar zuten eremua eta eskatu zuten musikari gisa zor zitzaien duintasuna eta garrantzia».

Egungo jazzaren iturri nagusia da sorrerako hura, baina jazzak mundu guztiko musiketatik edaten du. Jazz klasikoa eta joera berritzaileak uztartzen dituzte Zafari Projecten. Musika bizitzeko eta ikasteko grina nabari zaie taldekideei.

Hainbat bidaia egin dituzte, eta jazzari buruz ikasteko zer hoberik jazzaren sustraietara, AEBetara, joatea baino? Marta Sanchez pianista eta Loque kontrabaxu jotzailea New Yorkera doaz laster. «Jendea ezagutzeko eta motibazioa indartzeko» garrantzitsua da bidaiatzea. «New York musikaren eta artearen munduko hiriburua da egun. Jazz munduko jende interesgarri asko dago han». Iaz ere han izan ziren, eta orain berriro doaz. «Taldea bertan behera utziko dugu datozen hilabeteetan, eurek direlako taldearen arima. Bueltatu arte itxarongo diegu». Orduan, berriro ere jazzaren askatasun doinuekin etorriko dira Zafariko Projecteko lagunak.

Ortophonk izeneko proiektu pertsonalago bat ere badu. Gaztelupeko Hotsak disketxearen Errabal azpizigiluaren hiru diskotan agertuko da, datozen sei hilabeteetan. Jazzean oso gustura sentitzen dela dio bateria jotzaileak: "Jazzak eskaintzen dizuna, beste musikekin alderatuz, zeharo desberdina da: askatasuna sentitzen duzu jotzeko orduan. Horrek ez du esan nahi edozer egin dezakezunik, baina askatasunean dago gakoa".

Zu zarena jartzen duzu mahai gainean. Bat-batekotasun edo inprobisazio ugari izaten da jazzean, baina hori baino gehiago da: "Ematen du lau lagun elkartzen direla eta besterik gabe hasten direla; baina gauzak oso lotuta daude. Musika idatzirako eta inprobisaziorako lekua dago. Musika idatzia edo moldaketa denok jo behar dugu".

Inprobisazioa hizkuntzarekin konparatzen du Oleagak: "Lehenengo zure instrumentuarekin lan handia egin behar duzu eta, horretarako, hizkuntza bat ikasi behar duzu: hitzak esaldiak egiteko eta hitz egiteko gai izateko. Horrek guztiak ez du ezertarako balio beste musikariekin bateratzen ez baduzu". Baina bat-batekotasuna oso garrantzitsua da Hasierrentzat: "Jazz kontzertu batean, inprobisazioa izanda bidea, zuk entzuten duzun musika guztia dago hor, momentu horretan. Zu zarena, zu egiten zaituena jartzen duzu mahai gainean, eta dena irteten da; entzun duzun musika guztia: hip hopa, musika klasikoa edo Charlie Parker".

Hasier Oleagak eta haren taldekideek sentitzen duten askatasunaren antzekoa sentituko zuten jazzaren hastapenetan Ipar Amerikako afrikarrek. Handik dator jazzaren sustraia, eta handik Zafari Projecten be-bopa. Jazz mota hori jazzaren sorreran landu zen: "Afroamerikarren lehen iraultza intelektuala da be-bopa. Kotoi zelaietatik ateratzean, kultura izateko lehen aukera izan zutenekoa. Musika horren bitartez adierazi zuten haiek behar zuten eremua eta eskatu zuten musikari gisa zor zitzaien duintasuna eta garrantzia".

Egungo jazzaren iturri nagusia da sorrerako hura, baina jazzak mundu guztiko musiketatik edaten du. Jazz klasikoa eta joera berritzaileak uztartzen dituzte Zafari Projecten. Musika bizitzeko eta ikasteko grina nabari zaie taldekideei.

Hainbat bidaia egin dituzte, eta jazzari buruz ikasteko zer hoberik jazzaren sustraietara, AEBetara, joatea baino? Marta Sanchez pianista eta Loque kontrabaxu jotzailea New Yorkera doaz laster. "Jendea ezagutzeko eta motibazioa indartzeko" garrantzitsua da bidaiatzea."New York musikaren eta artearen munduko hiriburua da egun. Jazz munduko jende interesgarri asko dago han". Iaz ere han izan ziren, eta orain berriro doaz."Taldea bertan behera utziko dugu datozen hilabeteetan, eurek direlako taldearen arima. Bueltatu arte itxarongo diegu". Orduan, berriro ere jazzaren askatasun doinuekin etorriko dira Zafariko Projecteko lagunak..