Hemen zaude: Hasiera Artistak Yoio Cuesta Ibilbidea

Ibilbidea

1987. urtean egin zituen aurreneko urratsak dantzan, ikuskizunen konpainia txiki batean, dantzari nagusi gisa, New Face izenarekin, eta Bartzelonako hainbat aretotan ari izan zen, esate baterako Scala eta Trauma bezalako aretoetan. Urte bete geroago, antzerkigintzan murgildu zen, eta bi urtez ari izan zen Sosas de casa izeneko konpainiarekin. Musikarekin estu lotuta jarraitu zuen eta Tzaboo taldeko kide bihurtu zen koruko abeslari gisa. Talde honekin bi disko argitaratu zituen Dro East-West konpainiaren eskutik. Ondorioz sarrera izan zuen hainbat telebistatan, eta agertokiak partekatu zituen artista handiekin.  

Benidormeko jaialdian lehiatu ziren.

1992an Almeriara joan zen eta jazzaren munduan murgildu zen Paco Rivas (gitarra jotzailea) maisuaren laguntzarekin, musikagintzan asko ikasten lagundu zionarekin. Harekin eta Diego Cruzekin (ahotsa) “Acoustic Soul Trío” hirukotea osatu zuen, jazzaren gai estandarrak bertsionatzen zituen taldea. Taldearekin jarduteaz gainera grabazioak egin zituen estudioetan koruko abeslari gisa eta EA eta Opera Prima Natura bezalako talde xumeagoekin. Era berean publizitaterako jingle ugari grabatu zituen.

1995ean bira bat egin zuen Short-fuse taldeko bakarlari gisa eta Henry Grey bluesman mitikoari laguntzen. Artista handi honekin Ingalaterran eta Irlandan barrena abestu zuen Corkeko jaialdiarekin birari amaiera emateko.

1997an, Paco eta Diegorekin batean, “Insólito Club” izeneko proiektu diskografikoari ekin zion, eta ondorioz artista gazte honen aurreneko diskoa kaleratuko zen, Funk eta Acid-jazz bezalako estiloak batzen dituena. Dro East-West konpainiarekin melodiak eta letrak idazteaz gainera, diskoaren promozioa sustatu zuen Espainia osoan barrena.

 Lan honen ondorioz sarrera izan zuen Crónicas Marcianas, Música Si saioetan eta erkidegoetako telebista asko eta askotan. Talde honek Jam Session askotan parte hartu du besteak beste Jorge Pardo, Paco Rivas, Alejandro Vaquerizo, Larry Martin, Richy Ferrer eta Moisés Sánchezbezalako artistekin batean.

2001ean, taldea desegin ostean, Madrilera itzultzeko erabakia hartu zuen, eta Gouse ikuskizunetan parte hartzen hasi zen hainbat areto ezagunetan, esate baterako Cool (Madril), Pin up (Eivissa), Imagine (Bilbo), Shaman (Jordania), Cristal (Libano) eta Dubaiko aretoetan. eta koruko abeslari gisa bira bat egin zuen  Miguel Boserekin (gira 2004 por vos muero) Erdi eta Hego Amerikan eta Espainian barrena.

 

Colabora como solista  en la banda de Jazz   "Larry Martin Band" Jazz taldean abeslari bakarlari gisa jardun zuen Madrilgo klub ezaguanenetan, tartean  Café Populart, Calle 54 eta Café Central izenekoetan; azken honetan, 2005ean, "Here´s to life" izenburuko zuzenekoa grabatu zuten. 2006ko otsailean, “Champions on ice” izotz-patinajearen ikuskizun bat eskaini zuen Japonia, Txinka, Mosku, Ipar Korea eta beste lurralde batzuetan. 2008. urtean bere bigarren CDa grabatu zuen "One day i´ll fly away" izeneko jazz bandarekin, eta Gaztela-Leongo erkidegoko antzokietan eta Espainiako jazz klub mitikoetan aukerztu zuen lan hori.

Gaur egun  bere azkeneko emaitza, "Back to the 40´S" diskoa, ezagutarazteko lanetan ari da.

 

    Yoio Cuesta     BACK TO THE 40´s

 

Gisa honetan deskribatu du kritikak:

 “Sentsualitatez eta indarrez betetako ahots handi horixe da YOIO CUESTA, berezko duen erakarriari ahots eta interpretaziorako dohai apartak gehitzen dizkiona, doinu eta istoria guztiakbarrutik bizi baititu” laalquitara.com,

“… jazz eta blues gaiak ahotsaren, Yoioi Cuestaren ahotsaren, gidaritzapean, sentsazioak eta zirrarak helarazteko gaitasuna duen ahotsaren zuzendaritzapean” clubcultura.com,

“Berezko erakarri fisikoari ahots dohai apartak eta eszenaratze ikusgarria gehitzen dizkion emakumea” Gaztela-Leongo jazzaldia

 

eta Larry Martin Band taldean kantari gisa hainbat urte eman ondoren eta diskografiaren munduan hainbat esperientzia bizi ostean bere-berea izan zuen proiektuari ekin zion BACK TO THE 40´s lanarekin.

Lan honetan jazz eta blues musiken hastapeneko izpirituari heldu nahi izan dio, esklaboen bizitzari lotutako doinu afro-amerikarrak berreskuratu nahi izan ditu, baita emozio handiko baladak ere, hauek ere oso hurbil baitaude bluesaren eta beltzen musika espiritualen hizkuntzetatik.

Horrexegatik dugu pianoa ez baizik eta gitarra protagonista, gitarra estu lotuta baitago landa eremuko musika beltzaren sustraiekin.

 

 

 

 

New Yorken sortutako Dan Rochlis gitarra jotzailea, jazz eta blues mintzairan oso aditua, da taldearen baitan egiteko garrantzitsu honetaz arduratzen dena. Taldea ibilbide luzeko musikari handi birekin osatzen da: Pablo Martín Caminero kontrabaxu jotzailea eta Daniel García bateria jotzailea. 

Jazz ahostunaren laukote klasiko honi harizko sekzio bat gehitzen zaio –biolina eta biola edo harizko laukotea), eta horrek halako dotoretasuna ematen dio BACK TO THE 40´s lanari, baina konplexutasun fin bat ere, nazio mailako jazz proiektu batean guztiz ezohikoa dena. Harizko musika-tresnen parte hartzeaz gainera, proiektuaren araberako CD honetan Bob Sands, Jorge Pardo eta Moisés Sanchez bezalako artista handiek esku hartu dute.

Agertokia guztiz zaintzen dute, ñabardurak oro ondo zaintzen dituzte, nola jantziak hala errepertorioa interpretatzeko musika-tresnak –guztiak dira 1950. urtekoak baino lehenagokoak–. Halatan, proiektu hau ahantzi ezinezko esperientzia da nola ikus-entzuleentzat hala kritikarentzat. 

BACK TO THE 40´s antzokietan eta auditoriumetan interpretatzeko proiektua da, benetakotasuna eta kalitatea babesten ditu, edozein ikuslerentzat produktu ona, erakargarria eta ulergarria bihurtzen duten alderdiak albora utzi gabe.

Eta hori guzti hori Yoio Cuestaren presentziarekin eta bere ahots paregabearekin, biak ala biak baitira protagonista nagusi.