Ibilbidea
BERGARA Pantxoa XABALTX
ZURAIDEko herrian sortua da Lapurdin eta URDAZUBI, Nafarroan
bizi.1969eko Otsailaren 16an sortua da, autore, kantu egile,
interprete, olerkari eta irrati-esatari.
1986 :Gaur SUSTRAIA taldean kantari den MIXUrekin IPAR HAIZE
taldea sortarazten du. Segidan,Pop/folk sailean oinarrituko da taldea
punk/rocka nagusi delarik Ipar euskal herrian. 40 kontzertu eskainiko
ditu urtero Euskal Herriko bazter guzietan OSKORRI,Niko ETXART, Anje
DUHALDE, ITOIZ, HERTZAINAK, SU TA GAR, MINXORIAK…Talde hunek, BETI
TABERNA HUNTAN kantua entzun ondoan bere erepertorioan sartzea
deliberatzen du eta urte askoz eskainiko.Gaur ere talde askok kantu
hori jotzen dute.
1989 :Taldea desegiten da eta XABALTXek momentu hori baliatzen du bere bakarlari bidea hasteko.
1990 : XABALTXek Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du
autore, konpositore, interprete sailean eta txapela irabazten lore eder kantuarekin.
Ondotik kontzertuak bat besteari lotzen dira beste hiru musikarirekin batera.
1994 : XABALTX Irlandarat doa 2 asteendako eta 5 hilabete
geldituko da ugarte ferdean magiaz eta etilismoz blai…Musika egunero,
musika harreman sozial bezela, pub eta gau bustien inguruan du bere
lehen diska prestatuko. XABALTX & H20(autoproduzitua).Arrakasta ederra lehen opus hunentzat nundik bi titulu ateratzen diren Ostau PSI eta Belar Hoberena gaur ere joak direnak dantzaldietan.
1996: Marinel galdua abestia egiten du (hitz
eta musika) Moëna DELACRE kantari gaztearentzat.Haur Kantu Txapelketan
azken hunek txapela lortuko du epaimahiaren sariarekin, publikoaren
sariarekin eta interpretazioaren lehen sariarekin.
1998: Negarretan abestia egiten du (hitz eta musika) Celine MOUNOLE kantariarentzat.Euskal Kantu Txapelketako finalerat helduko da .
Bere bigarren diska ateratzen du ZALANTZAK titulupean IZ disketxearekin.
Mikel FERNANDEZek grabaketa eta nahasketak eginen ditu.
2001: GAU ERDI PASA ETA ateratzen du
AGORRILA disketxearekin.Xabi PERYk (ITOIZ)grabatu eta nahasirik.Gomita
asko parte hartuko dute lan huntan, Natxo DE FELIPE (OSKORRI), Mixel
DUCAU (ERROBI), Iban ZUGARRAMURDI(SU TA GAR), MIXU (SUSTRAIA). Edaten tituluak arrakasta haundia lortuko du.
2002ko bukaeran nekadura haundia eta bizi molde erro baten ondorioz kontzertuak uzten ditu.
2004/2005 : Infarto bat , desintoxikazio eta pausa asko harturik Nafarro/Lapurtarraren laugarren lana ateratzen da SMS GALDUAK tituluarekin.
Bi urteko lan bat bakartasunean osatua bai hitzen aldetik baita musika,
kitar, kitarrapal, programazio, teklatu/piano, koro eta ahots.
.Pascal GARMENDIA Toulouse herrian den soinu ingeniaritzak lan hori
dinamizatu eta ekoiztu du bere ikutu bereziarekin XABALTXeri eskainiz
bere lan hoberena bere bide eklektikoan. Niko ETXARTen KILIKAS
estudioan nahasia.
Electro/pop saileko lana eskaintzen dauku « XABALTX »ek. Bertan, poesia eta soinuak goxoki eta naturalki nahasten dira.

