Hemen zaude: Hasiera Artistak Victor de Diego Biografia

Biografia

VICTOR DE DIEGO GROUP: musikariak

Victor de Diego (Bilbo, 1964). Bilboko goi-mailako musika kontserbatorioan eta Bartzelonako Lizeoan ikasi zuen, eta goi-mailako saxofoi titulua lortu zuen han.

Sari ugari lortu ditu Donostia, Getxo, Mallorca eta Ibizako jaialdietan, bakarlari hoberenaren saria jaso zuen Donostiako jaialdian 1986an, kritikaren sari berezia Quartet Crecienterekin Ibizako jaialdian 1987. urtean, talde lehiaketan bigarren saria Getxoko jaialdian 1986an Pork Pie Hatekin, eta abar.

Bartzelonara, 1988. urtean joan zen bizitzera. Hantxe garatu zuen bere jarduera profesionala, bere musika taldeen buru izaten eta kolaborazioak egiten era guztietako musika talde askorekin.

Bilboko Orkestra sinfonikoarekin egin zuen lan, Enrique García Asensio maisuaren zuzendaritzapean, 1986 eta 1987 urteetan, Bartzelonako Orquestra de cambra del Teatre lliure delakoan, Josep Pons maisuaren zuzendaritzapean 1992. urtean, 2003 eta 2004. urteetan Bartzelonan eta Salamancan, Bartzelonako Ballet contemporanirekin Valentzian 1994/2/19an eta Errusiako Estatuko Orkestra sinfonikoarekin, Mstislav Rostropovich maisuaren zuzendaritzapean, Bilboko Euskalduna Antzokian 2001/5/5ean.

Beste hainbat antzerki talde eta artistekin ere egin du lan: Olga Guillot, Nina, Joan Manuel Serrat edo Pedro Guerra, eta Espainia osoan barrena bira ugari egin zituen 1986 eta 1992 urteen artean.

Nazioarteko hainbat mintegitan hartu du parte Bilbo, Madril eta Bartzelonan Bob Moses, Roy Haynes, Mulgrew Miller, Max Roach, John Abercrombie, George Garzone, eta abarrekin.

Gainera, didaktika lan handia egin du Saxofoi eta Talde Instrumentaleko irakasle gisa hainbat musika eskolatan, Bartzelonako Taller de Músics eskolan, esate baterako (1989 –2003), edo Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian – Musikene (2003-2004 ikasturtea). Era berean, mintegiak eta master klaseak eman ditu Zaragoza, Borja, Getxo, Gasteiz, Santiago, eta abarren.

DISKOGRAFIA buru gisa:

• Victor de Diego Quartet “Speak low” (1993)
• Victor de Diego “Amaia” (1996) 1996ko disko hoberenari saria Kataluniako Associació de Músics de Jazz elkarteak emana.
• Víctor de Diego Group “Iratxo” (2002) 2002ko disko hoberenari saria Kataluniako Associació de Músics de Jazz elkarteak emana.
• Victor de Diego Group “Oraindik Ametsetan” (2005)

Eta honako hauekin :

• Pork Pie Hat “Collage” (M1338686) (1985)
• Pork Pie Hat “Hum” (SPL-105) (1987)
• Peret “No se puede aguantar” (E302463 LP) (1991)
• Big Ensemble Taller de Músics “Els quatre camins” (TM 009 CDJ) (1994)
• Joan Monné “Son song” (FSNT 010 CD) (1995)
• Ramón Díaz Group “Pues sí” (SPRD 27002) (1995)
• Randy Greer “The romance of jazz” (FREE033CD) (1995)
• Los Sabandeños “Bolero” (SNICD117) (1995)
• Joan Manuel Serrat “D’un temps d’un país” (1996)
• David Mengual Monkiana “Tribute to Thelonious Monk” (FSNT 019 CD) (1997)
• Iruña Big Band “Agur Jaunak” (K 012 CD) (1997)
• Iruña Big Band “Cometa Halley” (Marccato ediciones) (1998)
• Ramón Díaz Group “¿O si no que?” (FSNT 044 CD) (1998)
• Dexterity “Tribute to Dexter Gordon” (SJR CD 00004J) (1999)
• Big Latin Band con Bebo Valdés “Afrocuban Jazz Suite nº 1” (FSWJ 004) (1999)
• Barcelona Jazz Orquestra Jesse Davis “September in the rain” (SW03 CD) (1999)
• Araceli Aiguaviva “Aiguaviva” (SJR 00011J) (2000)
• Ramón Díaz Group “Sketches” (FSNT 132 CD) (2002)
• La Big Latin Band “Suite Llatina 0.7” (AV 031) (2003)
• Jaume Vilaseca Quartet “Aquí i allà” (DM 753-02) (2003)
• Aníbal Martínez “Instrucciones para girar” (SJR CD 00052J) (2003)
• Nina “20 anys i una nit” (2003)
• Ramón Cuadrada Big Band “Paradisos Imparells” (SJR 00061J) (2003)
• Pirineos Jazz Orquesta “Pirineos Jazz Orchestra” (2003)
• Gorka Benítez "Sólo la verdad es sexy" (FSNT 188 DG) (2004)
• Pedro Guerra "Bolsillos" (BMG/ARIOLA 00242876642402) (2004)

**JOAN DíAZ (Bartzelona 1967)**

Goi-mailako diplomatura INCANOPek emana 1994. urtean. Piano, solfeo eta harmonia Bartzelonako Bruc Udal Kontserbatorioan. Toni Olaf Sabater, Lluis Vidal, Daniel Roth, Lluis Verges eta Ze Eduardo, Bruce Barth eta Hal Garperrek eman zizkioten klaseak.

Piano, inprobisazio eta konbo irakaslea Bartzelonako Taller de Musics eskolan (1987-88tik 1999-00ra), Aula7, Kataluniako Goi-mailako Musika Eskola (Esmuc) eta Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene), beste zentro askoren artean. Era berean, Jazz mintegi eta Master Classe ugari eman ditu Zaragoza, Albacete, Menorca, Vilanova, Zarautzen…

KOLABORAZIOAK

Randy Brecker,Michael Mossman,John Mosca,Robin Eubanks,Dennis Rowland,Theo Bleckman,Chris Kase,Allan Skidmore,Jorge Rossy,Marc Miralta,Peer Wyboris,Jordi Bonell,Juan Mungia,Horacio Fumero,Chris Higgins,Jules Bikoko,Adam Kolker, Big Band del Taller de Músics, Terrassako Big Band de la Jazz cava eta Ramón Cuadradaren Big Band.

Ospe handiko Jaialdi askotan hartu du parte Girona, Terrassa, Bartzelona, Getxo, Ibizako Injuve Jazz Erakustaldia, Leverkusen, Zaragoza, Donostian…

SARIAK

• Urteko pianojole eta teklista hoberen gisa aukeratu zuen Kataluniako Associació de músics de Jazz elkarteak 2002an.
• Urteko teklista hoberen aukeratu zuen Kataluniako Associació de Músics de Jazz elkarteak 2003an.

DISKOGRAFIA buru gisa

• Joan Diaz: Mostrebú (Satchmo)
• Joan Diaz Group: Dalirògena (Satchmo)

Eta honako hauekin:

• David Mengual: Full Circle (Satchmo)
• Mikel Andueza: BCN (Fresh sound)
• Joan Abril: Insomnio (Fresh sound)
• Alfons Carrascosa: Sinopsis (Satchmo)
• Ramón Cuadrada Big Band: Paradisos imparells (Satchmo)
• David Mengual: Deriva (Satchmo)
• Dani Perez: The Komeda Project Live (Jazzle)

SOINU BANDAK

Jatorrizko musika konposatu du dokumental eta film labur askotarako, telebista eta zine ekoizpenetarako, Cesc Gay errealizadore kataluniarrarekin elkarlan estuan (En la Ciudad, Krampack…).

CURRO GALVEZ

Lluís Vergés eta Mario Rossyrekin ikasi zuen 1992-94 urteetan. Taller de Músics eskolak antolaturiko hainbat mintegitan hartu zuen parte, honako hauek irakasle izanik: Hal Galper, Billy Hart, David Liebman, Ron McClure, Benny Wallace…

Gaur egun Aiguaviva Quartet, Ramón Díaz Group, David Garcia Quintet taldeekin kolaboratzen du, besteak beste…

Honako hauekin ere egin du lan: Mikel Andueza, Javier Garayalde Quintet, Tom Guillion Quartet, , BCN Big Latin Band, Big Band Taller de Músics & Tete Montoliu, David Xirgu, Dani Pérez, Iruña Big Band, Jeff Ballard, Jorge Rossy, Jordi Bonell, José Luis Gámez, José Reinoso, La Selva Big Band, Loquillo, Peer Wyboris, Perico Sambeat, Pedro Iturralde…

Espainiako Telebistako hainbat programatan hartu du parte: El Pèndol, La Noche Abierta…

Jazz erakustaldi askotan parte hartu du penintsulan eta atzerrian, “Jazz Faro no inverno” Jaialdian, esate baterako Portugal, Teruel, Vic. Bartzelona, Borja (Zaragoza), Figueres (Girona), “Universidad de Sevilla” Jazz Jailadia, INJUVE Jazz Erakustaldia, Lugo, Tenerife, Terrassa, Donostia, Leverkusen, Getxo, Cartagena, Bartzelona, Tenerifen…

DISKOGRAFIA

• David Garcia. Tacte. New Mood Jazz, 2004.
• Guillermina Mota. Fent equilibris. Culumna Música, 2002
• Ramón Díaz Group. Sketches. Fresh Sound, 2002.
• Joan Abril Quintet. Eric. Fresh Sound, 2000.
• Aiguaviva Quartet. Aiguaviva. Satchmo Jazz Records, 2000.
• Javier Feierstein. Wysiwyg. Fresh Sound, 1998.
• Ramón Díaz Group. ¿O Si No Qué?. Fresh Sound, 1998.
• Joan Abril Quartet. Insomnio. Fresh Sound, 1997.
• Iruña Big Band. Agur Jaunak. K Industria Cultural, 1997.

MARC AYZA (Bartzelona 1976)

Luthier eskolan hasi zen ikasten, han solfeoa ikasi zuen eta Bartzelonako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zuen azterketa. Aldi berean, bateria eta konboa ikasi zituen Bartzelonako Taller de Músics eskolan. Honako irakasle hauek izan ditu: Quim Solé, Jorge Rossy, Peer Wyboris eta José Luis Gámez. Miriam López eta Lluís Vergések ere eman dizkiote klaseak.

Hainbat mintegitan hartu du parte (Taller de Músics, Sedaví...) Chris Cheek, Seamus Blake, Perico Sambeat, Chano Domínguez, eta abar bezalako irakasleekin eta masterclass egin du Jimmy Cobb, Jim Leff, Bob Moses, Leon Parker eta Jesse Davisekin, besteak beste. 2000. urteko urtarrilean New Yorkera joan zen bere ikasketak osatzera. Eric McPherson eta Nasheet Waits bateriekin ikasi zuen han eta masterclass egin zuen Brian Bladerekin.

Jazzaren munduan 1994. urtean estreinatu zen Cova del Drac delakoan. Honako talde hauetako kide izan da: Bloomdido Quintet, Raynald Colom Quartet, Raül Reverter Quartet, Casual Jazz Trio, Monda & Rhythm Makers, Marcelino Galán Trio, Stoc de Bop eta hainbat kolaborazio egin ditu free-lance musikari gisa.

Hainbat Jazz jaialditan hartu du parte: Bartzelona, Ibiza, Getxo, Montevideo , Buenos Aires…

Albert Bover, Chris Higgins, Mario Rossy, Bill McHenry, Ben Waltzer, Sheila Jordan, Steve Kuhn, Antoine Roney, Javier Colina, Jason Lindner, Avram Fefer, Jessie Davis, Antonio Hart, Carlos Mkinneyrekin eta nazioko eta nazioarteko musikari askorekin jo du.

Gaur egun, bere laukotearen buru da eta Perico Sambeat Sextet i del Mas i Mas All Stars-eko kidea.

DISKOGRAFIA

• Jason Lindner Trio: 1,2,3, etab. (Fresh Sound New Talent) • Marcelino Galan: Roho (Singra). • Marc Ayza Group: Deejah (Satchmo).