Hemen zaude: Hasiera Artistak URKO MENAIA Ibilbidea

Ibilbidea

BIOGRAFIA

Urko Menaia (Donostia, 1974) Arte Ederretan lizentziatua da eta gaur egun pintura eta plastika irakaslea da. Musikari gisa, Kresala dantza taldeko gitarrista izan zen, eta Idoia Oteizarekin batera Fanniplatz Tangoa sortu zuen, euskal musika herrikoia eta Argentinako tangoa fusionatzeko. Ondoren, De Recuerdos y Tango ikuskizunean kantari gisa aritu zen Euskal Herriko hainbat antzokitan. Errezitaldi poetikoak ere eskaini ditu Urtzi Urkizu, Kakatua dabel ur ikuskizuna han eta hemen taularatuz. Ametsak eta oroitzapenak kantu propioez osaturiko lehen diskoa du. Aurretik, Serge Gainsbourgen omenezko diskoan parte hartu zuen, Gainsbourg gainbegiratuz (Gaztelupeko Hotsak, 2008).