Hemen zaude: Hasiera Artistak UEK Hemeroteka "Taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko aitzakia bat izan da diskoa"

"Taldearen hamargarren urtebetetzea ospatzeko aitzakia bat izan da diskoa"

UEK taldeak "u10" argitaratu du kantu berriak eta zaharrak biltzeko


Iturria: Noticias de Gipuzkoa
Eguna: 2009/11/20

cristina tapia - Viernes, 20 de Noviembre de 2009 -Donostia.

 

Hamar urte bete dira Jesus Mari Agirretxea Keu UEK proiektua abiarazi zuenetik eta ordutik hona sei disko kaleratu ditu Mikel Arakistain eta Aitor Aristondorekin batera. Hasierakoak esperimentalak eta hurrengoak instrumentalak baina beti "ausardia" erakutsi dute.

Oraingo honetan, U10 bilduma (Gaztelupeko Hotsak) aurkeztu zuten atzo Donostiako Fnac-en; Keuren hi- tzetan "hamar urteak ospatzeko ai- tzakia bat". Bertan hiru jatorrizko kanta agertzen dira, azken hiru urteetan interpretatu dituzten kantak eta Michael Jacksonen Beat it. "Bera hil aurretik hasi ginen abesti hau erabiltzen", azpimarratu zuten musikariek.

Horretaz gain, Eskua sartu nuen eta Denbora galduaren jabe berriak-en bertsio akustikoak, Fignuh hystreld pieza instrumentala eta talderen hainbat bideoklip sartu dituzte.

durangoko azoka "Kontzertuetakoak, abesti zaharrak eta berriei forma eman nahi genien. Disko hau ez da garai baten bukaera eta beste baten hasiera. Genuen materiala bildu nahi genuen soilik", adierazi zuen Agirretxek.

Lan hau otsailean aurkeztuko dute eszenatokietan. Arantza, Eskoria- tza, Bermeo, Arrasate, Durango, Ondarru eta Iruña bisitatuko dituzte, besteak beste.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko arduradunak esan zuenaren arabera, Durangoko Azokan UEK taldeko sei diskoak pack batean erosi ahal izango dira. "Oraindik ez dugu prezioa erabaki baina aukera ona izango da", azpimarratu zuten.