Hemen zaude: Hasiera Artistak Txuma Murugarren

Txuma Murugarren

Txuma Murugarren Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen hitzen egilea izan zen 90eko hamarkadan. Hiru disko grabatu zituen taldeak eta 2000.urtean bere bakarkako ibilbideari ekin zion. Ordutik bost lan luze kaleratu ditu, Marjinalia orain arteko bilakaeraren sintesi gisa uler daiteke , bertan batzen baitira giro ilun eta dekadenteen zalea den Murugarren, kabareteko eta Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa, pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin hunkitzea lortzen duen kantaria... inoiz baino lirikoago agertuz.
Larrialdietako irteera liburua (Paper Hotsak, 2006) argitaratu du, ostegunero Berria egunkarian idatzitako artikuluen bilduma.

 B aldeko kantuak, bere bakarkako seigarren lana 2010. urtean kaleratu ostean Angel Unzu musikariarekin batera 14 abesti eta hamahiru istorio txiki disko partekatua argitaratu berri du.

Entzun : Dirua falta denean

Entzun: Proposamena.

Entzun: B aldeko kantuak.

Entzun: Bidaia etengabea

Diskoak: