Hemen zaude: Hasiera Artistak Tres Mil Hombres Ibilbidea

Ibilbidea

Jazz,Blues, Soul, Funk, Reggae, Swing, Rithm?n?blues…afroamerikar musika ardatza duen laukote madrildarra. Estilo “beltzak” fusionatu eta horren inguruan inprobisazioa egiten duen taldea.

Urteetako esperientzia bizkar gainean daramate eta denbora horretan hainbat eskenatoki eta aretotan jo izan dute, baita Espainia eta Portugalpean dauden herrialdeetako jazz eta blues klubetan ere. Jaialdi haundi batzuetan ere aritu dira: Getxo eta Ibizako Jazz festibaletan, Bejar hiriko Blues jaialdian, Manzanares, Getafe, Fuenlabrada etabarrekoak.

Jairo Zavala,gitarra eta ahotsa, bere pertsonalitate berezia gehitzen die, kantuan eta jotzen horrelako jendearen abestiei : Gershwing,Elmore James,Muddy Waters,Al Green,BBKing,Albert King,Bob Marley,Grant Green,Toots & the Maytals,Jimmy Hendrix,Freddy King,James Brown,etc.....

Antonio “Pax” Alvarez,bateria,urte luzeak daramazki Jazz , Blues eta rocka jotzen, New Yorkeko Jazz jaialdian ere partu hartu zuen, eta bertan aritu Madrilgo musika eskola batek bekatua.Kreatibitate, inprobisazio eta fintasunaren garantia da.

Javier Vacas,baxujolea, Antonio eta biok base erritmiko sendoa osatzen dute, bere esparroan lerro musikal irudimentsu eta markatuak egiten ditu, gitarra apala laguntzeko baino gehiago egiten duen instrumentua izan ahal dela erakutsiz.

Daniel Madariaga “Txarras”, Hammonda astintzen duen organujotzailea. Klasiko haundien estiloa bereganatu du, horra hor Lonnie Smith , Jimmy Smith , John Lord edota Lou Benneten, soinu gaurkotuak. Hammond B3 organuko instrumentalak dira bere berezitasuna eta Tres Hombres taldearen errepertorioan badago bera guztiz protagonista den zuzeneko partea.

TRES HOMBRES ,”LA VACAZUL” rock taldearen partea da, hiru CD kalean dituztela. AMPARANOIA artistaren musikariak ere izan dira eta berarekin Italia eta Frantziatik diskoa grabatu ondoren, bira egin dute Elkarrekin edo banaka grabaketa askotan parte hartu izan dute, Estudio edo zuzeneko musikari bezela ere ibiltzen dira. Jairo, gainera Canal+ eta Tele 5ko “El club de la comedia” eta “La noche con Fuentes y Cía”n aritzen da gitarrajotzaile. Javi Vacas eta Antonio Pax “Los Reyes del KO” blues taldearen base erritmikoa dira eta beraiekin grabatu zuten lehen diskoa (Gaztelupeko Hotsak 2002) eta zuzenean ere aritzen dira. Lehen “Chocolate Blues Express” bandarekin ere ibili ziren

Our favorite songs da bere estreineko diskoaren izenburua eta bertan propio aukeratutako beltz kutsuko 11 bertsio jasotzen dira. Digipack formatoan aurkeztutako CDa (hurrengo binilo edizioa argitaratzear).