Tobias Meinhart Quintet

Tobias Meinhart 2008an sortutako banda baten buru da, eta ahalmen interpretatibo handiko interprete gazteak ditu lagun. Lou Lecaudey tronboi-jotzailea ia-ia lider bihurtzen da egiten dituen solo guztietan, eta agintedun soldadu trebe moduan agertzen zaigu. Taldeko bi “aurrelariei”, Tom Berkmann kontrabaxu-jotzaileari eta Valentin Schuster bateria-jotzaileari, koltxoi erritmiko bat eskaintzen diete, haien garapen melodiko eta harmonikoak gauzatzeko. Aipamen berezia merezi du Lorenz Kelljuber piano-jotzaile gazteak, batzuetan atzeguardian eta beste batzuetan bidea irekitzen dagoenak. Mutiko horren egia musikalak atsegina eman eta konbentzitu egiten du, esku ezker oso ona duelako eta… isiltasunaren balioari buruz badakielako.
 

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com