Hemen zaude: Hasiera Artistak The Machetazo

The Machetazo

Jazzaren eta rockaren artean sustraituta dago The Machetazo taldearen musika. Taldekideen konposizioak erritmo, doinu eta harmonia bihurrien nahasmendu landuak dira, bakarlarien esplorazioari ate guztiak irekitzeko leku bikainean bat egiten dute. Sentiberatasunak, sorkuntzak eta konposizioen originaltasunak, inprobisazio tarteetako bat-batekotasunarekin batean, entzuleak hotzepel utziko ez duten energia positiboko deskarga bihurtzen dituzte emanaldiak. Gure garaiko jazza, era guztietako ikus-entzuleentzat egokia.

Entzun: El Corazón del Sapo

Diskoak: