Ibilbidea
Beste askotan bezala, Bartzelona izan zen The Heckler
taldea osatzen duten lau musikarien interes komunak bildu zituen
bidegurutzea…Guztioi harrera egin zien eta guztiak prestatu zituen
hiria den arren, Juan Pablo Balcazar (kontrabaxua eta
konposizioak, Bogotan 1978an sortua, Kolonbian) da laukote honen
etengabeko metamorfosiaren errudun nagusia. Reid Anderson, Bill
McHenry, Joe Smith eta Kurt Rosenwinkel artisten jazz moldeetara
egokitzen den aldetik, abangoardia hurbilenarekin zuzeneko harremana
duen artista bat aurkezten zaigu eta, haiek bezala, melodiaren
hunkiberatasunarekin eta aldi berean egitura harmoniatsuen
askatasunarekin kezkatuta ageri da. Ez da harritzekoa bere lehen lanak,
Heckler City izenburukoak, Fresh Sound New Talent zigilu
kataluniarraren eskutik argia ikusi izana, izan ere, The Heckler
taldeak ñabardura ugari partekatzen ditu aipatutako etxearen ekoizpen
lan batzuekin, zigilu hau jazz berria delakoaren
erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu duten lanekin. Jazz molde
honek bere alderdi harroaren atal bat ezkutatzen du ezustekoari eta pop
edo rock “arty” eta abstraktuenarekin nahasteko: Bjork, Radiohead,
Black Sabbatch eta The Pixies “eredu” berri bihurtzen dira korronte
berri honen guruen eskutan, esate baterako, The Bad Plus eta Brad
Mehldau taldeen eskutan, eta horretatik guztitik zerbait berez
tartekatzen da baita Juan Pablo Balcazarren laukotean. Beren garaiko
semeak dira, generoen arteko mugak lausotzen dituztenak, adierazpenaren
bila, egiazko artea hatz puntaz ukituz, aldez aurretik eskuak garbitu
gabe. Zalantza izpirik gabe.
Alejandro Mingot (gitarra jotzailea, San Joan, 1976),
Dani Pérez eta Kurt Rosenwinkelen espresionismoaren jarraitzaile
leiala. Apaingarriak baztertze ditu berez: eusteko eta erasotzeko
erraztasun handia izaki, zurdakitik pintzelik finenera egiten du di-da
batean, keinu txiki baten bidez, musikak berak eskatzen duenari
jarraiki. Lasaitasun urduria, beti ere zerbait interesgarria
xuxurlatzeko edo lau haizeetara oihukatzeko duena…
Miguel (Pintxo) Villar (saxo tenorea, Iruñea, 1974). Giulia Valle, Ballcock, Teresa Zabalza Quintet, 2 Tenors Quartet, Elektrogab… Loratze aldi batean dagoen musikaria, beti ere gozagarria. Miguel Villarrek “errekuntza moteleko saxoaren” profilari erantzuten dio: bere lekua bilatzen du abesti bakoitzean, lasai, presarik gabe, isiluneak lakonismo ia nagi eta arin batez ñabartuz… bere tokia aurkitzen duen arte eta nagusitasunez beretzat eskatzen duen arte. Musikari honen estilo biribilek, azalkeriarik gabeek, ez dituzte indar handiko esaldiak ezkutatzen, hala behar duenean.
Hasier Oleaga (bateria jotzailea, Bilbo, 1979). Egunetik egunera musikari berria ematen du, adierazteko era berrien bila… eta gainera aurkitu egiten ditu! Erritmo izaerako ñabarduretan iaioa oso, “swing” gogorra du eta, lanerako duen gaitasuna ere kontuan izanik, heldu diren urteetan erreferentziazko bateria jotzaileetako bat izango da penintsulan. Gaztea izanagatik curriculum aberats baten jabe da rock eta batez ere jazz munduan. Mikel Laboa, Gari, Mikel Urdangarin, Chris Kase, Gonzalo Tejada, Victor de Diego eta Joan Diaz bezalako artistak grabatu ditu eta izan ditu lagun. Gainera, Sant Pau 44, Teresa Zabalza Quintet, The Heckler, Zafari Project, Mirall Quartet, Jerónimo Martín eta Iñaki Salvador Nonet taldeetako partaidea da. Gaur egun Musikaren Goi Ikasketak bururatzen ari da Musikenen (Donostia).

