Hemen zaude: Hasiera Artistak The Blind Lemons Ibilbidea

Ibilbidea

The Blind Lemons 2005. urte hasieran osatu zen Alias Blues Gang taldearen jarraipen gisa. Alias Blues Gang taldeko kideek mutur batetik bestera igaro dute Penintsula azken bost urteetan, eta era erregular batez jo dute Madrilgo blues zirkuituko lokal guztietan. Era berean, nazioarteko hainbat blues jaialditan esku hartu dute Espainiako talde nagusiekin batean, besteak beste, Cazorla, Béjar, Almería eta Sotogrande.

Musika aldi hura disko baten grabazioarekin amaitu ostean, musika bide berriak bilatzeari ekin zioten, eta ondorioz The Blind Lemons taldea osatu zuten; Alias Blues Gang taldearen hasierako sei kideetatik lau bildu ziren proiektu berri honetara, eta Big Mama Esther laguntzaile izarrak ere bere ekarpenak egiten jarraitzea erabaki zuen. Denek batera, elkarrekin, jarraitzen dute Blues munduko lokaletan jarduten eta askotariko eszenategi eta jaialditan jotzen.

The Blind Lemons taldea blues elektriko tradizionalera itzuli da, Chicagoko eskolak ezarririko ildoei jarraiki, eta ateak ireki dizkio New Orleanseko blues funky ritmanblues moldeari. Big Mama Esther izarraren ahots beroak ukiturik barnekoiena ematen dio taldeari, baita jazzy ukitua ere hainbat pasartetan ere.

Partaideak:
David Garcia: aho-soinua, ahotsa
Goyo Web: gitarra, ahotsa
M.A. "Johannes": pianoa, Hammond organoa
Kino Domens: bateria
Marino Orejana: baxua
Izar berezia:
"Big Mama" Esther: ahotsa

Eraginak:
Muddy Waters, Little Walter, Albert King, Elmore James, Buddy Guy, Howlin’ Wolf, Jimmy Reed, Otis Rush, Junior Wells, Walter Horton, Son Seals, James Cotton, Proffessor Longhair, Allen Toussaint, Dr. John.