TAPIA ETA LETURIA - ERREPORTAIA
CENTRO VASCO EUZKO ETXEA DE LA PLATA
2001-ko azaroan Euskal Astea izan zen Mar del Platan. Euskal Herritik Tapia eta Leturia taldeak bisita egin zigun. Une hori primeran egon zen gure euskera praktikatzeko erreportai batekin...

eta Xabier Berasaluze "Leturia"
Jimena: Kaixo, ongi etorri Argentinara, bueno, mila aldiz entzun duzue hau egun hauetan, seguru!
Joseba Tapia: Bai, mila esker
J: Zuen taldea ezagutu nahi dugu; nortzuk zareten, nola definitzen duzuen zuen musika eta abar...
Xabier Leturia: Tapia eta Leturia gara, momentu honetan lau musiko ditugu eta batzuetan, jaietan batez ere, Patxi ere bai, dantzaria. Argentinara gure formazioarekin etorri gara. Hasi ginen, Joseba eta biok, laurogeita bostean, gutxi gorabehera , ia hamazazpi urte elkarrekin gabiltzala. Hasi ginen trikitixa eta panderoa besterik ez, musika ezberdinak egin ditugu eta bueno, historia honetan gabiltza.
J: Eta nongoak zarete?
Xabier: Bueno, Joseba Lasartekoa eta ni momentu honetan Adunakoa, Adunan bizi naiz (Gipuzkoan)
J: Beti euskaraz kantatzen duzue?
Joseba: Bueno, badakizun, bestela, guk etxean euskara ikasi genuen eta beti euskaraz hitz egiten dugu gure ingurunean. Euskal Herrian, baditugu arazoak gure kulturarekin bizitzeko eta euskararen kontrako atake asko daude oraindik ere, arraroa da hori, sinestea baina...
J: Nafarroan batez ere, ezta?
Joseba: Bai, eta bueno, baita ere beste toki guztietan. Orduan, naturalki, euskaraz hitz egiten dugu horixe ikasi dugulako, baina bueno, beste hizkuntzan ere, frantsesez, ingelesez, espainolez, gure musikan kanpoko influentziak aurkitzen ditugu. Baina, bueno, gure ideologia euskarakoa da, klaroa da.
J: Nire ustez, euskara ez da entzuten Euskal Herriko hiri haundietan, Bilbon ez da entzuten batere, eta Donostian alde zaharrean bakarrik. Zer iruditzen zaizue? Zergatik izango da?
Joseba: Badakizun, gerra bat eduki genuen eta lehen euskara hitz egitea debekatu egin zen eta izugarrizko errepresioa egon izan da euskararen kontra, ezta?. Eta generazio oso batek galdu du euskara, hiri haundietan bereziki. Beste kasu askotan bezala toki txikietan mantendu izan da kultura eta hizkuntza, batez ere sartu ez delako errepresioa hainbeste, polizia ez dira iristen hain urrun, nahi baduzu, baina hiri handietan bai, errepresioa oso gogorra izan da eta orain berriz berreskuratzen ari da eta jende asko ikasten ari da, hiri handietan ere; baino gehiago gustatzen zaigu noski, eta gero telebistak, komunikabideak, denak gaztelainaz dira eta pixkanaka jende gazteak tiratzen du multinazionalaren alde. Eta horrek ere euskararen kontra tiratzen du.
J: Pentsa ezazue, zer gertatuko zen Mayor Orejarekin Eusko Jaurlaritzan? Euskararekin erran nahi dut...
Joseba: Bai, harritzekoa da, euskalduna izanagatik euskararen kontra, eta bueno, berak ez daki euskaraz eta beraz ez da euskalduna, ba bai Donostian sortua da eta hala ere da euskararen kontra nagusia. Ez da ulergarri, nire ustez, nola hizkuntza edo kulturaren kontra joan daiteke norbait, ezta?. Badaude arazo politikoak eta batez ere nazionalista espainolek, nahi dute Espaina bakar bat izatea eta euskalduna beti da problema bat .Euskaldunek errebindikatzen dute bere identitatea, orduan Mayor Orejak ez du gauza onik ekarriko...

J: Gaia aldatuz, lehen aldiz Argentinan?
Xabier: Nire lehena turista bezalakoa . Orain nire lehen aldiz Josebarekin.
J: Ah, bai? Hemen egon zinen? Non?
Xabier: Bueno, Buenos Airesen, Patagonia pasatu genuen eta Tierra del Fuego.
J: Zure lehen aldiz Argentinan, Joseba? Zer iruditzen zaizue gure Euskal Astea?
Joseba: Nahiz eta lehengo aldiz etorri garen Argentinako Euskal Astera, parte hartzen dugu euskal aste gehiagotan eta gutxi gorabehera ezagutzen dugu zer anbiente den eta kanpoan dagoela ezta?, eta bere lurraldearen sentimendu hori nola bizitzen duen eta nola maite dituen kantuak eta dantzak, hala ere, guretzat beti arraroa da, ezta?, beste errealitate bizi dugulako baina bueno, beti da plazerra zure etxetik urruti ere zure musika entzuten duen jendeak eta zure hizkuntza egiten duela.
J: Noiz heldu zineten Argentinara?
Xabier: Iritsi ginen ostegunean, ostiralean hasi genuen lanean, teatro txiki batean kontzertu egin genuen eta gero euskal etxean, eta bihar joan beharko dugu, hemendik Uruguayra joango gara.
J: Zuek beti euskal jaietan jotzen duzue eta giro euskalduna da hangoa, aurkitzen duzue giro hori hemen, gure artean?
Xabier: Ba bai, dudarik gabe, hemen biziki ederra dago, argentinar aparte jende asko dago kanpotik, ba bai Iparramerikakoak, bai Euskaditik batzuk, beraz, batez ere giro euskalduna.
J: Itzuliko zarete Argentinara?
Xabier: Baldin bada bai!
J: Zuen zain egongo gara!, bueno, hori da dena, mila esker zuen denboragatik, ondo pasa Argentinan eta ondo ibili.
Xabier eta Joseba: Zuri, eskerrik asko.
Jimena Bassagaisteguy
La Platako euskera-taldekidea

