Hemen zaude: Hasiera Artistak Surfin Kaos Ibilbidea

Ibilbidea

Koldo Soret (ahotsa eta gitarra), David Gil “Gilito” (baxua) eta Ibon Etxebestek (bateria) sortu zuten Surfin Kaos 2002. urtean. Beste talde batzuetan ibilitakoak ziren aurretik: Soretek Utikan (hard-rock), Euripean Sua (pop-rock), Lau Itzal (rock) eta Mugatik (hardcore) taldeetan parte hartu zuen, Etxebestek Mugatik, Kolore Biziak (punk-rock) eta Gurutze Beltzak (hardcore) taldeetan, eta Gilitok Gurutza Beltzak eta Kolore Biziaken. Denbora pasatzeko elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an grabatutako maketa aurkezteko 75etik gora kontzertu eskaini zituzten, baita Brasilen bira txiki bat egin ere. Geroztik bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007).