Hemen zaude: Hasiera Artistak Starblues

Starblues

 

Ez dira sarri topatzen errepertorioan eurek ondutako gaien bilduma bat eskaintzen duten eta hamabi konpasen topikotik aldentzen diren blues talde gazteak, are gutxiago garai bateko klasikoak hertsiki kopiatzen ez dituztenak formula jakin hura modu batean edo bestean kopiatzeko saioan, ahalegin hori erabiliegia eta, azken buruan, zalearentzako gogaikarria gerta baitaiteke sormenik gabe. Eta hori gutxi balitz, askoz ere ezohikoagoa da bluesaren hizkuntza unibertsala erabiliz gaiak bere hizkuntzan ontzen dituen talde bat aurkitzea, eta gainera gai horiek kalitate handiz eta euren nortasunaz aberastuta egotea.

Ordiziako musika eskolan ikasitako Jon Barrerosek (ahotsa eta gitarra) eta Urko Ruiz de Apodakak (baxua)  –geroago bilduko ziren Yon Labayen (pianoa eta organoa) eta azken taldekidea, Fermin Etxeberria (bateria)– talde hau osatzeko erabakia hartu zuten 2010. urtean egindako bilera batean. 2014. urterako sendotuta azaltzen zaigu proiektua, haragituta eta gauzatuta aurkezten baitzaigu Fredi Peláezek Pottoko estudioetan eskainitako laguntzari eta gainbegiratzeari esker.

Diskoak:


nabegazioa