Hemen zaude: Hasiera Artistak Split 77 Ibilbidea

Ibilbidea

Euskal rockean sensibilidade berria. Doinu modernoak eta abanguardiako kontzeptu artistikoa.

Split 77 taldea Deustun, Bilbon, kokatzen den taldea dugu. Beren gaztetasuna kontutan izanik, urte dexente daraman taldea dugu berau, ez agian eskenatoki gainean baina bai entsegu lokalean, musika ausnartzen eta ikertzen, beti ere soinu eta sonoridade berriekin jokatzen. Aritz Aranburu deustuarra dugu taldearen ahots nagusi eta kitarrajolea, eta baita abesti guztien letrak sortu eta idazten dituena. Split 77 sortu baino lehen ibilia da beste zenbait taldetan, beti ere pop-aren eta rockaren munduan murgilduta. Baterian Natxo Carmona dabil, deustuarra berau ere eta txiki txikitatik bateria jotzen. Beraiekin batera, Berango herriko Ekaitz Hernández gaztea dabil baxujole moduan, hain gaztea izaki, etorkizun oparoa ikusten zaiolarik baxujole moduan. Sarritan estudioko musikari bezala ere aritzen delarik, kasuan kasuTxozas bilbotar kitarrajolearekin eta baita Txuma Murugarren kantariaren azken lanean - “Hegazkinen Arimak”- ere parte hartu du. Bestetik, teklatujole moduan Iskandar Rementeria deustuarra dugu, taldeari soinu partikular eta berezi bat eskeiniaz, rock-a, pop-a eta mundu elektronikoa uztartuz.

Horrela bada, 1997 udatik egundaino, hau da, taldea sortu zenetik, beraien helburu nagusia betidanik entzun izan duten musika estiloa jorratzea izan da, baina era berean euskaraz abestuz.

Hala nola, 1998.eko udazkenean Bilboko Karlos Kreator-en estudioan grabazio bat burutu zuten, formazio bitxi batez, Euskal herriko rock eskenan gutxi ikusia, hirukote bat, power trio bat. Partaideak hiru ziren, Natxo (baterian), Mikel (baxuan) eta Aritz, konpositore, abeslari eta kitarrajole moduan. Denbora gutxiren barruan Euskadi Gazteak antolatzen zuen maketa lehiaketako “entzule saria” irabazi zuten, denboraldi luze batez zerrenden gorenean egon zirelarik. Geroztik, taldean aldaketak izan dira eta entsegu lokalean buru belarri sartuta eman dituzte urte batzu, zeintzuetan beren zuzenekoa landu eta indartu dute, taldearen alderik indartsuena.

Orotara, Jose Lastra teknikariari heldu zitzaion maketa hori eta taldearekiko miresmena sortu ere, horrela, Tio Pete estudioetan produkzio lana hartu eta taldearekin batera “Antenna” deitzen den diska hau ekoiztu dute, xarma eta mimo haundiz beteriko lana. Euskal Herrian estilo honetan egiten den bakanetariko diska izango da seguraski. Gaur egun, 2002. urtea, pop eta rockaren munduan lantzen diren soinu eta sonoridadeetan murgildua bizi da Split 77; beti ere, ezinbesteko nostalgiari helduz, garai bateko sonoridade retroak ere azaltzen direlarik diskan. Oiartzunak hor daude eta baita nazioarteko talde eta artista askoren erreferentziak ere, ingalaterra zein estatu batuak; pop-a, rock doinuak, elektronika. Azken finean, sensibilidade kontua, beti aurreruntz begira eta jarrera aurrerakoi eta moderno bat landuz, euskal rockari beren aportazio pertsonala emanaz.

Maitasuna eta gorrotoa, negarra eta irrifarra, malenkolia eta tristura, ... sentzazio guzti hauen bitartean Split 77 taldearen abestiak aurkitzen dira. Bidai on bat opa dizuegu sentimenduen eta emozioen mundura.