Hemen zaude: Hasiera Artistak Special 20 Hemeroteka Blues erritmoak bizirik dira

Blues erritmoak bizirik dira


Special 20

Someday

Blues erritmoak bizirik dira gurean edo, behintzat, gure zigilu batean. Bosteko moduan, bi gitarrak eta harmonika jaun eta jabe, Special 20k aski ezaguna den arren ondo egiten denean aspertzen ez duen estiloari heltzen dio; boogie-rock-aren arauak lege, taldeak lehen kantutik erakusten du aparteko maila, bai soinu aldetik eta baita Juanma Monterok egindako ahots lanari dagokionez ere. Beraiek idatzitako kantuek bete dute diskoa, Bob Marleyren pieza baten eguneratzea barne. Adierazgarriak dira taldekoek barneko orrietan esandakoak, diskoa egitea prozesu korapilatsu eta obsesiboa izan dela aitortuz. Ez dago halako bizitasuna, halako inprobisazio ukitua lortzerik osagai bakoitzaren gainean lana gogotik egiten ez bada.
Gaztelupeko Hotsak. www.hotsak.com/A/Special_20

Berria 2007-06-07 Asier Leoz