Hemen zaude: Hasiera Artistak Señor No Ibilbidea

Ibilbidea

**Señor No* Buenavistako lokaletan (Donostiako punk-rockaren harrobia) sortu zen 1993ko udaberrian La Perrera talde enblematikoa desegin zenean; bertako partaideak ziren Xabi (gitarra eta ahotsa) eta Mikel (baxua. Proiektu berriari begira Andoni (Dead Movies taldean ibilia) eta beste talderik ezagutu ez zuen Imanol* (gitarra) fitxatu zuten.

Anitzak dira taldeak bere egin dituen eraginak. Garrantzitsuenak, agian, 70. hamarraldiko rock gogorrenean (Stooges, MC5, Motorhead ...) eta 77ko punkean (Damned, Dead Boys, Ramones, Saints ...) dute oinarria. 1994an bost gaiekin osatutako maketa bat erregistratu zuten, No Tomorrow-rentzat deigarria oso izan zena, eta “7”-ko bat bihurtzea aurreikusten zen. Azken batean, urte bereko Irailean grabatutako gai berri batzuekin batera, Señor No taldearen aurreneko LP bihurtu zen. Hotsak taldeak zuzeneko emanaldietan erakuts dezakeen indarra islatzen ez badu ere, lan sendoa da, gitarren arteko borroka entzutetsuez josirik eta hainbat gai antologikoekin aberasturik.

Aipatutako LP-a plazaratu ondoren, biziki azkartu zen **Señor No** taldearen lan erritmoa, kontzertu gehiago eskaintzeko parada izan zuen eta lan berri bi erregistratu zituen “7”-ko batean (Motorhead taldearen jarraitzaile orok entzun beharko lukeen Mira mi dedo harrigarria), eta aurreneko grabazio saioak egin zituenetik ia bi urte geroago, bigarren LP-a plazaratu zuen, No Mundo; lan honetan meniarik gabe aurkezten zaizkigu gaiak (24 minutu 11 abestirentzat), gitarren hotsa sekulakoa da eta bertsioak bikainak (batez ere Who taldearen Pictures of Lily gaiaren irakurketa). Lan hau argitara eman eta hilabete gutxira, hedabide batzuek urteko lan handietako baten gisara aurkeztu zuten, aurreneko LP-arekin gertatu bezala. Orduz geroztik, estatuko eta nazioarteko hamaika bildumatan ageri da Señor No. 1998an “7”-ko bi argitaratu zituen gai eta bertsio berriekin osaturik. Etenik gabeko jarduera honen ondorioz, taldeak ez zuen geldi egoteko modurik, eta kontzertu ugari eskaini zituen estatu osoan barna.

1999ko otsailean No me hables lana plazaratu zuen. Iraupen luzeko hirugarren lana, taldearen handitasuna islatzen duen obra osoa, nola konposizio eta estiloan hala produkzioan, sustraien bizitasuna, hau da, zuzenekoaren bizitasuna galdu gabe, hotsa leuntzen jakiten duena. 2000. urtean zehar kontzertu ugari eskaini zituen eta berrikuntza gehiago aurkeztu; bertsioak gai bildumetan, omenaldiak eta partekatutako singleak.

2001ean Señor No taldeak ordu arteko disko-etxea utzi eta EMI barruko Dover zigilua den Loli Jacksonen konpainiarekin fitxatu zuen. Taldearen laugarren LP-a, **Siempre te diré que no*, 2002an amaitu zuten grabatzen Carlos Goñi*ren (Revolver) produkzio harrigarri eta ustekabeko batean eta Valentziako Mojaven dituen estudioetan. 2002an zehar EMI-ren baitan izan zen krisiak Loli Jackson-en bat-bateko desagertzea ekarri zuen, eta beste konpainia batzuek eskainitako aukeren aurrean taldeak bere argitalpena egiteko hautuaren alde egin zuen eta LP-a GP records zigiluarekin plazaratu zuen 2003. urte hasieran.

Azken lanaz geroztik egindako sona handiko birek, musika molde honen araberako jaialdi guztietan (Viña Rock, Serie Z, Festimad...) izandako parte hartzeek eta errepideetan emandako 10 urteek maila gorenera eraman dute taldea bere estiloan, eta aldi berean Europako talde onenen artean sailkatzera eraman dute.
2005eko udazkenean eman dute argitara azken lan diskografikoa, Donostiako Bukowski lokal mitikoan grabaturiko akustikoa, blues peto batez osaturiko bertsioak zuzenean bilduta. Lan hau Gaztelupeko Hotsaken eskutik plazaratuko da **Señor Sí** titulupean.