Hemen zaude: Hasiera Artistak RS Faktor Musikariak

Musikariak

Rubén Salvador (tronpeta eta flugelhorn)

“Jesus Guridi” Gasteizko Goi Mailako Kontserbatorioan Tronpeta Klasikoan lizentziatua eta “Musikene” Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Jazz arloko Tronpetan, Wynton Marsalis, Randy Brecker, Tim Haggans, Mathew Simoms, Perico Sambeat

eta Dick Oatts bezalako musikari handien eskutik master eskolak jaso ditu. Une honetan eskolak ematen ditu Amurrioko Udal Musika eskolan, Araian, eta Donostiako Musika Eskolan, eta kontzertuak eskaintzen ditu proiektu eta artista askorekin batean, esate baterako,

Miguel Blanco & Afrodisian Orchestra, Mauri Sanchis, Mike Farris, Bob Sands

Big Band, Betagarri, Gonzalo Tejada, Andreij Oleijnizack, Jerónimo Martín eta beste batzuekin.

 

Julen Izarra (saxo tenorra)

Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan eta “Musikene” Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Jazz arloko Saxoan lizentziatua da. Eibarko eta Errenteriako Udal Musika Eskoletan eskolak emateaz gainera, kontzertuak eskaintzen ditu besteak beste Acido C, Jon Maia, Organiks, Evidence Quartet eta R.S. Faktor taldeekin.

 

Alejandro “Satxa” Soriazu (pianoa)

2002. urtean piano klasikoko goi mailako karrera amaitu ostean, jazzak harrapatu zuen bete-betean, eta “Musikene” Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasten hasi zen Iñaki Salvadorrek lagunduta. Musikenen maisu eskolak jaso zituen, besteak beste,  Ed Simon, Kevin

Hays eta Rob Van Bavelen eskutik. Une honetan El Eje, The Spring Onions, RS Faktor eta Jaime Alvarellos Quartet proiektuetan ari da, eta piano eta musika mintzaira eskolak ematen ditu Aralar musika eskolan.

 

Javier Mayor (kontrabaxua)

Haren sorterria, Salamanca, atzean utzita, Madrilen (Musika Sortzailearen Eskola) eta La Habanan egin zituen ikasketak, azken honetan Irakere, Carlos del Puerto baxu jotzailearen eskolak jaso zituela.  Geroago “Musikene” Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak, Jazz arloko Kontrabaxuaren espezialitatean. Jerónimo Martin hirukotearekin grabatu du eta besteak beste,Newport Jazz Quartet, Mr Bop, Five’s Hot Projet, Natalia Calderón Quartet, Joaquín Chacón, Jesús Santandreu, Andreij Olecnizak, Mikel

Andueza, Victor de Diego, Bob Sands eta, bereziki, Iñaki Salvadorrekin jarduten du.

 

Hilario Rodeiro (bateria)

Santiago Compostelan perkusio klasikoa ikasi zuen, eta Musikenen (Donostia) ondu zituen ikasketak Jorge Rossy, Guillermo McGill, Jo Krause eta Guillermo Kleinek lagunduta. Xan Campos, Xacobe Martínez eta Mikel Anduezarekin batean jo du, eta une honetan Jerónimo

Martín seikoteko, Los Wachisneis eta Citric taldeetako kide da.